euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

HABEk euskara-mailak egiaztatzeko deialdietarako matrikulazio-aldia atzeratzea erabaki du

Argitalpen-data: 

HABE.png

Vitoria-Gasteiz, 2020/03/17       

HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Euskal Erakundeak matrikulazio-aldia atzeratzea erabaki du erakunde autonomoak berak 2020an egin beharreko euskara-mailak egiaztatzeko deialdien kasuan, aurkako ebazpenik ematen ez den bitartean. Erabakia hartu da Euskadiko Babes Zibileko Planaren eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren mende dago HABE erakundea, eta www.habe.euskadi.eus atarian argitaratu zituen matrikulazio-aldi bakoitzari dagokion egutegia eta azterketen datak. Atzeratze-erabaki honen indarraldia amaitu ondoren, HABEk egutegi berri bat finkatuko du berak kudeatzen dituen egiaztatze deialdietarako.

 
Euskadi, auzolana