El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Enciclopedia temática
  6.  
  7. Indice

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Iraungitzeak

1. Taula: Moten batez besteko iraupena. Ikusten den bezala, zenbat eta organismo handiagoa eta konplexuagoa izan orduan eta azkarrago iraungitzen da. Zelulabakarrak (foraminiferoak) dira iraunkorrenak. (Stanley, 1985)

Izaki bizietako taxonomiazko kategoria bat, edozein (dela mota, familia, jenero, e.a.), desagertzeari deitzen zaio iraungitzea, eta hasieratik bizitzari lotua datorren gertaera naturala da. Apurkako iraungitzeak eta osokoak bereiz daitezke, arrazoi eta ondorio desberdinak baitituzte batzuek eta besteek. Osoko iraungitzeen ondoren egokitze prozesuak zabaltzen dira, eta mota berriak sortzen, iraungitakoen tokia hartzeko.Izaki bizietako taxonomiazko kategoria bat, edozein (ordena, familia, jenero, mota, e.a.), desagertzeari deitzen zaio iraungitzea, eta bizitzari hasiera-hasieratik lotua datorren gertaera naturala da, hainbesteraino ezen, seguruenera izaki mota orori gertatuko baitzaio, azkenean, iraungitzea. Areago oraindik, zenbaiten ustetan garrantzi handiko gertaera da izaki bizien bilakaeran zehar, eta nahitaezkoa biosferan berrikuntzak sortuko badira. Horrek erakusten du, lurraren historian etengabe aldatu eta ordeztu direla animalia eta landare motak, nahiz eta berez ez den aski ez lagungarri hainbat fosilek planteatzen duten enigma argitzeko. Motak ez dira betierekoak, eta iraupen kasu luzeenak 30 milioi urte ingurukoak lirateke.
Geologia aro guztien azkenean jazo izan dira iraungitzeak, batzuetan besteetan baino ikusgarriagoak. Esan daiteke fosilek ezaugarritzen dutela aroa bera. Eskuarki, izaki bizien jenero eta mota kategoriek zabalkunde mugatua izaten dute eta azkenean iraungi egiten dira. Beraz, geratu diren fosilek, iraungitze kasu askoren berri ematen dute.
Zenbaitzutan ordea, maila handiagoko kategoriak –eta denak aldi berean– harrapatu izan ditu iraungitze prozesuak, eta eraginak nabarmenak eta ikusgarriak izan dira iraganeko biosferan eta –hedaduraz– egungoan.
Harrigarria bada ere, iraungitze eskerga hauek ugariagoak dira animalietan goi mailako landareen bilakaeran baino. Gainera, landaredi aldaketak animalien iraungitze masiboak baino zerbait lehenago gertatu ohi dira.
Edozein moduz ere, gertaera hauek zikloka agitzen dira eta organismo batzuengan eragin handiagoa izaten dute besteengan baino. Iraungitze erritmoek 26 milioi urte inguruko iraupena izaten dutela uste da, nahiz eta 31 edo 32 milioi urteko iraupenak ere aipatu diren, eta 225etik 275 milioi urtera bitartekoa berriz, iraungitze handietarako.
Prozesua bera, gertatzen denean, nahiko laburra izan ohi da.

 

Arrazoiak. Iraungitzeei buruzko hipotesiak

Iraungitzeei buruzko hipotesiak Iraungitzeari buruzko hipotesiak asko eta oso desberdinak dira, nahiz eta guztiek onartzen duten arrazoia ez dela inoiz bakarra izaten, arrazoi multzo baten ondorioa baizik.
Guztiz arrazoi desberdinak aipatu izan dira, baina badirudi jatorria fisikan, kimikan edo biologian duten ingurunearen aldaketak daudela iraungitzeen azpian. Aurreko mendearen hasierarako, Cuvier-ek aipatuak zituen lurreko eskualde handietan eragina izan zuten hondamendi ikaragarriak, eta egun onartua dago, ia aho baez, iraungitze aldi gehientsuak itsas mailaren gorabeheren eraginez gertatu direla, milaka aldiz gertatu izan den zerbait, bestalde. Gertakari horren eraginez habitat asko desagertzen dira eta aldaketa handiak sortzen bizirik irauten dutenen bizi baldintzetan. Arazoa ulertzeko lur geruzako plaken teoriara jo behar da: kontinenteak mugitu egiten dira, banandu eta elkar jo, eta horren ondorioz klimaren eta ozeanoetako ur korronteen aldaketak sortzen dira, horiek biosferan dituzten eragin guztiekin.
Aipatu diren beste arrazoi asko “zerutiko” arrazoietan sar ditzakegu, hala nola, eguzki irradaren aldaketak, Eguzki Sistemaren itzulia gure galaxiaren inguruan (Esne bidea), edo asteroide talkak. Beste arrazoi sail bat “lurretiko” arrazoien artean sartuko genuke: lurreko magnetismo eremuaren aldaketak, itsasoaren gazitasun gorabeherak, sumendien erupzioak, edo klima aldaketak. Arrazoi hauetako zenbait lur geruzako plaken mugimenduan oinarrituta uler daitezke soilik.

 

Apurkako iraungitzeak eta osokoak

Apurkako iraungitzeak: Bizitzaren hasieratik beti gertatu izan dira zenbait motaren apurkako desagertzeak, baita ingurunearen egoera ezin hobea denean ere. Talde bateko 26mota gutxi batzuetan izaten du eragina eta historian zehar sortzen joan diren leinu desberdinen berrikuntza tasatzat har daiteke.
Iraupena asko aldatzen da mota batzuetatik besteetara (1. Taula). Iraungitze hauen atzetik era askotako eragile ekologikoak egoten dira, delako motaren desagertzea ekartzen dutenak. Izaki mota baten arrakasta ingurugirora egokitzeko duen gaitasunaren araberakoa izan ohi da. Ingurugiroa aldekoa ez izaten hasten bada, aukera hauek daude: baldintza berrietara egokitzea, aurreko egoera dagoen tokietara lekualdatzea, edo iraungitzea.
Azken kasu honetan esaten da bilakaera lerroa amaitu delako gertatu dela iraungitzea.Gerta daiteke halaber, mota berri gisa hartzeko bezainbat aldaketa metatzea ere. Kasu horretan iraungitze filetikoa deitzen zaio.
Osoko iraungitzeak: Iraungitze tasak batbatean igotzen direnean eta goi mailako taxon askori (familiak, ordenak) aldi berean eragiten dienean osoko iraungitzea deitzen zaio. Horrelako iraungitze asko bat datoz geologiako aro eta aldiren mugekin, eta ez da harritzekoa, hain zuzen, fosilen artean eten handiak gertatu diren uneetan kokatu baitituzte geologoek aldi edo aroen arteko mugak.
Bost iraungitze handi izan dira orain artean, Ordovizikoan, Devon aroan, Permikoan, Triasikoan, eta Kretazikoan (1.Irudia, 2. Taula). Permikoan gertatu zen bizitzaren historiako hondamendi larriena: garai hartako itsas bizitzaren %96 desagertu zen. Orduan iraungitako talde garrantzizko bat Trilobiteak dira (2. Irudia), Paleiozoikoko animalia ezaugarrienak, hain zuzen.
Mesozoikoan, Triasikoaren azkenean gertatu zen lehen iraungitze prozesu handia.
Narrastietako 19 ordena eta azpiordenatatik 8 galdu ziren.
Kretazikoan berriz, dinosauruak, ammoniteak (2 Irudia), belemniteak eta Soinberetako beste zenbait talde desagertu ziren. Ia Permikokoak bezainbateko eragina izan zuen taxonomian.
Zenozoikoan gertatutako iraungialdi handi bakarra Pleistozenoan agitu zen.
Lehorreko ugaztun ugari galdu zen orduan.

 

Iraungitzeak eta zabalkuntzak

Iraungitze prozesu askoren ondoren irradazko zabaltzeak gertatu izan dira. Alegia, desagertu diren animalia motek utzitako tokiak, beste mota batzutakoek hartu dituzte berehala. Badirudi, iraungitze aldi gogorren ondotik, bilakaeraren erlojua berriro abian jarri eta bizitzak berriro betetzen dituela hutsik geratutako lekuak.
Adibidez, Ugaztunek hartu zuten, dinosauruak iraungi ondoren, haiek hutsik utzitako lekua.
Esate baterako, Kanbrikoko iraungialdiaren ondoren irradatze aldi ikusgarria gertatuzen: Ekinodermoak, Soinberak, Koralak, Brakiopodoak (kanpotik, txirlen antzeko animaliak), e.a. Gertaera hori ia beti agitu izan da; iraungitze aldi gogorren ondotik, irradatze aldiak etorri dira, iraungitakoek utzitako tokiak betetzera.Ugaztunak 100 milioi urtez bizi izan ziren dinosauruekin batera, baina nola hauek biologia komunitate gehienak hartuak zituzten, ugaztunek ez zeukaten nora hedaturik.
27Dinosauruak iraungi zirenean, ordea, Ugaztunak –Zenozoikoan– irradatze prozesu handi baten ondoren, haiek libre utzitako tokiez jabetu ziren. Kontuan hartzeko eragina izan zezakeen, beraz, meteoritoaren talkak –dinosauruen desagertzea esplikatzeko erabilitako hipotesietako bat, aurrerago mintzagai dena– gizakiaren jatorrian.
Horrela, esandako talka jotzen bada dinosauruen galeraren benetako eragile, talka hori izan ez balitz, gizakia ez zatekeen gizaki bilakatuko.

 

Dinosauruen iraungitzea

Kretazikoaren amaierako iraungitze aldi handiak sekulako eragina izan zuen dinosauruetan, baina ez dago hura esplikatzen duen arrazoi absoluturik. Bi teoriaren oinarrian, Kretazikoaren eta Zenozoikoaren arteko mugan aurkitu den iridio ugaritasun normalaz gainetikoa dago, oso bakana baita elementu hori lurraren azalean. Lehenengo teoriaren arabera, garai hartako sumendi erupzio eskergek atera bide zuten iridioa Lurraren sabeletik azalera. Bigarrena, Luis Alvarezek eta bere ekipoak plazaratua, meteorito ikaragarri batek Lurraren aurka egindakotalkan oinarritzen da, eta kasu honetan kanpoko espaziotik letorke iridioa. Talkaren ondorioz, planeta osoa estali zuen hautsezko laino ikaragarri bat sortu bide zen, agian urteak iraun zituen denboraldi batez eguzkiaren izpiak estali zituena, eta ondorioz, hoztu egin bide zen Lurra.
Planetako kliman sekulako eragina izango zuen horrek eta taxon ugari desagertu ziren horregatik.

 

Iraungitzeak eta zabalkuntzak.

Gizakia ez dago iruzkindu diren prozesuetatik salbu, eta horren adibide argia da Neanderthaleko gizakia deitu izan zaionaren kasua. Zelako gizaki hau arrakasta handiz zabaldu zen Asiako Erdialdean eta Mendebaleko Europan duela 130 bat mila urte, eta 100.000 urtez bizi ondoren, duela 35.000 urte inguru desagertu zen. Afrikatik etorritako Cro-Magnongo gizakiaren lehia eman izan da neanderthalen galeraren eragiletzat; hainbesteraino ezer Harri Aroko holokaustoa ere deitu izan baitzaio. Horrek erakusten digu guztiz ekologikoa den faktorebatek –nola den mota desberdinen arteko lehia– ekar dezakeela mota baten osoko iraungitzea.

 

Gizakia iraungitze prozesuen eragile : egungo iraungitzeak

Zenbait autoreren iritziz, bilakaeraren azken kate mailak eman duen harrapari bat izan da –gizakia, alegia– mota askoren iraungitzea eragin duena. Gizakiok, beste ezein animaliak ez bezala, ingurugiroa aldarazteko gaitasuna dugu. Gizakiaren jarduerak sortarazitako ingurugiro aldaketa sakonaren eraginez –kutsadura eta habitatendesegitea, bereziki–, minutuko lau izaki bizi mota desagertzen direla kalkulatzen da. Hala, gaurko iraungitze indizea gizakia lurrean agertu aurretikoa baino 10.000 aldiz handiagoa izango litzateke.
Zenbaitek diotenez, planetako moten erdiak desagertuko dira datorren mendearen erdi alderako, eta horrek guztiz desberdin bilaka araziko du mundua. Iraungitzeko zorian dauden animalia mota asko zooetan bestetan ez dago aurkitzerik. Organismo bat galtzen denean, galera kalkulaezina da zientziaren ikuspuntutik, betirako galtzen baita organismo hura –eta Lurrean hark hartzen duen tokia– aztertzetik lor daitekeen ezagutza.
Gaur egun, aintzat hartzeko beste iraungitze arrazoietako bat ondoren azaltzen den hau da: gizakiak zenbait mota arrotz sartu ditu toki jakin batzuetan, eta toki horietako organismoek ez dute defentsarik gizakiak sartutakoei aurre egiteko. Esandakoaren adibide argiak europarrek kolonizatutako herrialdeetan gertatu dira. Izan ere, eraman dituen zenbait animalia (batzuk nahita, katu, zerri, zakur, e.a., eta beste batzuk nahi gabe, arratoiak, e.a.) bertakotu eta basapiztia bihurtu baitira.

 

Euskadi, bien común