El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

karendun

iz. eta izond. Zool. Ornodunen philumeko ugaztunen klaseko karena duten animalia biziernalkariez esaten da. Enbrioia sortzen denean karen deritzan zaku itxurako bat haren inguruan eratzeak bereizten ditu karendunak ez diren beste animalietatik. Karenaren bidez egiten dira amaren eta umearen arteko elikadura harremanak. Ia karendun guztiek dituzte esne hortzak. Beste ugaztunek baino garezur handiagoa dute, entzefaloa ere handiagoa dutelako. 18 ordenatako animaliak biltzen dira azpiklase honetan, eta horietan sartzen da gizakia ere.

Euskadi, auzolana