El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Diccionario
  6.  
  7. Término

telekomunikabide

iz. Batez ere pl. Mezuak urrutira igortzeko teknika eta prozeduren multzoa. v Telekomunikabideetan erabiltzen diren komunikabide eta tresna usuenak telegrafia (mezuen eta irudien igorpena), telefonia (hots seinaleen igorpena) eta irratia (irrati uhinen bidezko mezu igorpena) dira. Komunikabide sarea da telekomunikazioaren funts eta oinarria, haren bidez igortzen eta bideratzen baitira bidali nahi diren mezuak. Komunikabide sareak mezuak igortzeko hainbat atal ditu: igorpen guneak, transmisio bideak eta gune hartzaileak. Gaur egun mezuak igortzeko gehien erabiltzen den teknika serieko transmisio digitala edo zenbakizkoa da, hau da, informazio kodetuak kodigo bitarrean igortzen dituena. Teknika horren bidez mezuak oso akats gutxirekin iristen dira tresna igortzailetik hartzailera. Gaur egun gehien erabiltzen diren transmisio bideak hari ardazkideak, zuntz optikoak eta satelite artifizialak dira.

Euskadi, bien común