euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Inicio
  2.  
  3. Itzultzaile automatikoa
  • Itzultzaile automatikoa
Itzultzailea gailu mugikorretan ere:

Itzultzaile automatikoa

Itzulpen automatikoko sistema hau ordenagailu programa bat da, testuak gaztelaniatik edo ingelesetik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzen laguntzen duena. Itzulpen automatikoko beste edozein sistema bezala, laguntza tresna da eta ezin du inolaz ere giza itzultzailea ordezkatu. Itzultzaile automatikoak gramatika eta lexiko konputazionalak erabiltzen ditu, itzuli nahi den testuaren esaldi bakoitzaren azterketa morfosintaktikoa egiteko, programak hitz bakoitzarentzat itzulpen egokiena aukeratzeko eta, azkenik, esaldia euskaraz edo gaztelaniaz sortzeko. Askotan, hizkuntza hauetako itzulpena zuzena izango da, edo ia zuzena, estilo kontuak alde batera utzita; beste batzuetan, ostera, (lortutako) itzulpena zati batean bakarrik izango da zuzena, edo besterik gabe, ez da zuzena izango. Hori ezinbestean da horrela, itzulpen automatikoaren arloan teknologiaren egoera ikusita. Kontuan izan behar da itzulpen automatikoko programa batek ez duela ulertzen itzultzen ari dena – gizakiak egiten duen moduan – eta egiten duena dela esaldien itzulpen “mekanikoa”.

Horregatik guztiagatik, oso litekeena da itzultzaile automatikoak itzulitako testuek akatsak izatea. Esan bezala, laguntza tresna bat baino ez da eta halakotzat erabili behar da. Beraz, behar-beharrezkoa da kontuan izatea, itzultzaile automatikoak euskarara edo gaztelaniara emandako itzulpena erabili nahi bada aurkeztu edo argitaratu nahi den dokumentu edo testuren batean sartzeko, ezinbestekoa dela aldez aurretik itzulpen hori giza itzultzaile batek aztertzea eta zuzentzea.

Ahalik eta itzulpen zuzenena lortzeko oso garrantzitsua da abiapuntuko hizkuntzako testua ondo idatzita egotea: akats ortografikorik gabe, azentuak zuzen ezarrita eta puntuazio markak egoki erabilita. Bestalde, erabiltzaileak “erakutsi aukerak” laukitxoa marka dezake, sistemak zenbait hitz itzultzeko dituen aukerak ikusteko. Adibidez, itzultzaile automatikoak “El tiempo ha sido bueno” esaldia itzultzeko, “erakutsi aukerak” laukitxoa markatu gabe, “Denbora ona izan da” emango du; baina laukitxoa markatuta, “Denbora/Eguraldia ona izan da” itzuliko du.

Azken eguneratzea: 2015/06/12
Euskadi, auzolana