Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, 2014ko abenduaren 17an, Euskarazko IKT mintegia antolatu zuen, Bilbon. Mintegiaren helburu nagusia hauxe izan zen: batetik, egun batez, gaur egun modu batera edo bestera, euskarazko IKT produktuak merkatuan dituzten entitateak, enpresak eta agenteak biltzea eta haien produktuak aurkeztea eta, bestetik, profesionalei eta euskal ekonomiako sektoreei euskaraz eskuragarri dauden tresna eta baliabide teknologikoen berri ematea.

Mintegi hari jarraipena emate aldera, eta betiere Euskararen Agenda Estrategikoa, 2013-2016, Bizikidetzarako hizkuntza bizia dokumentuan IKTen inguruan jasotakoari men eginez, aurten, beste mintegi bat antolatzea pentsatu dugu arlo horren inguruan. Oraingo honetan jorratu nahi dugun arloa da itzulpen automatikoa euskaraz.

Hizkuntzen arteko komunikazioa errazteko, gaur egun, itzulpen automatikoa ezinbesteko laguntza-tresna da. Normalean, hiztegiak (paperezkoak, elektronikoak nahiz plugin modukoak), datu-baseak eta corpusak erabili izan ditugu hizkuntza bateko hitzak ulertzeko arazoak ditugunean, baina, gero eta gehiago, itzulpen automatikoa eskaintzen duten sistemetara jotzen dugu, sistema horiek gero eta lagungarriagoak direlako eta hitzez gain, esaldiak ere ulertu nahi ditugu.

Hori horrela, mintegian, euskara integratzen duten itzultzaile automatikoen berri izango dugu eta horrek itzulpen automatikoaren munduan pixka bat gehiago sakontzeko aukera emango digu. Hau da, ezagutu nahi ditugu euskara eta beste hizkuntzen artean itzulpen automatikoa eskaintzen duten sistemak, erabiltzen dituzten teknologiak eta teknikak, arlo horren gaur eguneko egoera, dauden zailtasunak (bereziki euskararekiko), aurrera begirako erronkak, zer espero dezakegun epe ertainera eta epe luzera arlo horretan, nola eta zertarako erabili daitekeen gaur egun itzulpen automatikoa… Horren guztiaren gainean hitz egiteko profesionalak elkartuko ditugu mintegian.

Beraz, itzulpen automatikoaren sistemen oraingo erabiltzaileak, geroko balizko erabiltzaileak (bereziki, administrazio publikoetako eta arlo pribatuko itzulpengintzako profesionalak, hedabideetakoak, irakaskuntza arlokoak, eta enpresa publiko nahiz pribatuetakoak) eta, oro har, horrelako laguntza-tresnak ezagutzeko interesa duten pertsona guztiak mintegian parte hartzera gonbidatu nahi ditut honakoaren bidez.

Hona Mintegiaren xehetasunak:

EGUNA: 2016ko maitzaren 18a
LEKUA: Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, Mikeletegi paseoa, 53 Donostia
ORDUTEGIA: 09:00-13:30
AGENDA: Mintegiaren agenda (Pdf, 511 Kb)

* BETETA DAGO

Zure arreta eskertuz, agur bero bat

Patxi Baztarrika Galparsoro
Hizkuntza Politikarako sailburuordea

 

Euskadi, auzolana