Euskara

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Euskararen IKTen inbentarioa

Zer da Euskarazko IKTen inbentarioa?

IKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) euskararen presentzia areagotzeko ildo estrategikoak garatzen ari da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, bi ikuspegitatik:

  • IKTek euskarari egiten dizkioten ekarpenak
  • Euskararen presentzia IKTetan

Alde horretatik, Euskarazko IKT proiektuen plangintzaren metodologia eta sistematika bat ezartzea da oinarrizko ildo estrategiko bat.

Euskarazko IKTen inbentarioaren helburu nagusia da Euskararen eta IKTen sektoreko eragileek (hornitzaileak, kolaboratzaileak, erabiltzaile-taldeak, elkarteak) gauzatzen dituzten proiektuen eta baliabideen informazioa sistematikoki bilduta izatea.

Informazioa zabaltzeko zerbitzu eraginkorra, sinplea, azkarra eta eguneratua eskaini nahi da, jende guztiarentzako, oro har, eta Euskara eta IKTen sektoreko eragile teknologikoentzako, bereziki.

Inbentario horrekin, errazagoa izango da euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin lotutako proiektuak, baliabideak eta erakundeak bilatzea. Hala, euskararen eta IKTen sektorearekin lotutako eragileek beraiek emandako informazio eguneratua eskaini nahi da.
 

Euskadi, auzolana