Euskara

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Euskararen IKTen inbentarioa

Eskuliburua

 

Zer da Euskarazko IKTen inbentarioa?

IKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) euskararen presentzia areagotzeko ildo estrategikoak garatzen ari da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza. Alde horretatik, Euskarazko IKT proiektuen plangintzaren metodologia eta sistematika bat ezartzea da oinarrizko ildo estrategiko bat.

Euskarazko IKTen inbentarioaren helburu nagusia da Euskararen eta IKTen sektoreko eragileek (hornitzaileak, kolaboratzaileak, erabiltzaile-taldeak, elkarteak) gauzatzen dituzten proiektuen eta baliabideen informazioa sistematikoki bilduta izatea.

Informazioa zabaltzeko zerbitzu eraginkorra, sinplea, azkarra eta eguneratua eskaini nahi da, herritarrentzat, oro har, eta Euskara eta IKTen sektoreko eragile teknologikoentzat, bereziki.

Inbentario horrekin, errazagoa izango da euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin lotutako proiektuak, baliabideak eta erakundeak bilatzea. Hala, euskararen eta IKTen sektorearekin lotutako eragileek beraiek emandako informazio eguneratua eskaini nahi da.

 

Egitura

Euskarazko IKTen inbentarioaren bidez, Euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin lotutako proiektu, baliabide eta erakundeei buruzko informazio zabala eskaintzen zaie erabiltzaileei.

Informazioa bi ataletan banatzen da:

1. Proiektuak: euskarazko IKT proiektuei eta baliabideei buruzko informazio guztia: deskribapena, jarduera-eremua, jarduerak/baliabideak eta teknologia, kontrola eta segimendua, jabetza eta horrekin lotutako dokumentazioa.

Herritarrek hainbat bilaketa-irizpideren arabera kontsulta dezakete informazio hori:

  • Oinarrizko kontsulta, lan-arloen arabera.
  • Kontsulta aurreratua, bilaketa-irizpide hauen arabera: izena/deskribapena, lan-arloak eta -azpiarloak, mota, egoera eta beste zenbait testu-eremu.

2. Eragile teknologikoak: Euskararen eta IKTen sektoreko eragile espezializatuen informazio guztia: enpresaren izena, helbidea, harremanetarako telefonoak, faxa, helbide elektronikoa, web orriaren helbidea, dagozkion lan-arloak eta -azpiarloak eta eskaintzen dituen zerbitzuak.

Herritarrek hainbat bilaketa-irizpideren arabera kontsulta dezakete informazio hori:

  • Oinarrizko kontsulta, lan-arloen arabera.
  • Kontsulta aurreratua, bilaketa-irizpide hauen arabera: enpresaren izena, lan-azpiarloak eta beste zenbait testu-eremu.

 

Bilakaera

Euskarazko IKTen inbentarioaren edukiak pixkanaka osatuz eta handituz joango dira, euskararen eta IKTen sektoreko eragile teknologikoen laguntzarekin, Euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin lotutako proiektuei, baliabideei eta erakundeei buruzko informazioa sistematikoki bilduko baita.

Euskarazko IKTen inbentarioak tresna bizia izateko helburua du, euskararen eta IKTen sektorearekin lotutako proiektuak garatzen dituzten edo baliabideak eskaintzen dituzten erakundeen irudia bultzatzeko.

Herritarren, hornitzaileen, kolaboratzaileen, erabiltzaile-taldeen, euskararen eta IKTen sektoreko erakundeen eta abarren iritziak eta eskaerak ere jaso nahi ditu. Horregatik, topaleku bat izango du (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren postontzia), proposatutako zerbitzuen eskaintza hobetzeko iritziak, eskaerak edo proposamenak biltzeko. Halaber, aldian behin, erabiltzaileei inkestak eginez informazioa bilduko da.

 

Erabiltzailearen eskulibururako sarbidea

Euskarazko IKTen inbentarioaren utilitateei buruzko eta informazio-sistemaren erabilerari buruzko xehetasun gehiago behar baduzu, sartu hona: IKT INBENTARIOAREN erabiltzailearen eskuliburua (pdf, 968,31 kB).

 

Behar den softwarea

Euskarazko IKTen inbentarioak XHTML+CSS2 teknologia erabiltzen du. Beraz, nabigatzaileak estilo-orriak edo JavaScript-a desaktibatuta edukita ere, aplikazioa erabil daiteke. Teknologia hori ezin da erabili Microsoft Internet Explorer-en 5.5 bertsioa baino zaharragoak direnekin.

Microsoft Internet Explorer 5.5 baino bertsio zaharragoa baduzu, doan eguneratu dezakezu nabigatzailea Microsoften web orrian. Bestela, beste nabigatzaileren bat deskarga dezakezu doan; adibidez, Mozilla Firefox (http://www.mozilla.org/).

Proiektuei esleitutako dokumentazioan fitxategi-formatu hauek erabili behar dira, derrigor:

  • Dokumentuetarako pdf formatua.
  • Multimedia-fitxategi eta bideotarako mpg formatua.
  • Audio-fitxategietarako mp3 formatua.

Gehienez 10 MB-ko tokia dago proiektuei esleitutako fitxategi bakoitzerako.

Fitxategi batzuk ongi bistaratu eta inprimatzeko doako hainbat programa izan behar dituzu instalatuta; adibidez, Adobe Acrobat Reader. Bestalde, bideoa eta/edo audioa duten fitxategietara sartzeko, multimedia-fitxategiak erreproduzitzeko programa bat izan behar duzu instalatuta. Programa horiek guztiak doan deskarga ditzakezu euskadi.net atarian.

Euskadi, auzolana