Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskararen normalizazioa herri-administrazio eta ente publikoetan
 
Euskararen normalizazioa herri-administrazio eta ente publikoetan

Euskara normalizatzeko ahalegin handiak egin dira azken hogeita bost urte hauetan, eta horiei esker, euskarak esparru berriak irabazi ditu gizartean, komunikabideetan, merkataritzan, lan-munduan, eta, baita Administrazioan ere.

Administrazioak badu bere hizkuntzaren inguruko araudia, eta legeak betearaztea ez ezik legeak betetzea dagokio. Administrazioa gizartearen zerbitzura dago, zorionez gainera, gizarte gero eta elebidunago baten zerbitzura, eta horrek badu eragina administrazioko langileen egunerokoan: Administrazioak herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu behar baititu.

Ezinbestekoa da euskararen normalizazioak, orain arte bezala, aurrera egitea herri-administrazioetan: aurrera egin dugu nabarmen euskararen ezagueran eta, datozen urteotan, urrats sendoak eman beharra dago ezaguera horrek bere isla izan dezan Administrazioko euskararen eguneroko erabileran.

Euskadi, auzolana