Euskara

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua

Herritarrak

Ohiko galderak (pdf, 24 Kb)

Nork kontsulta dezake?

Edozein herritarrek egin dezake bere informazioari buruzko kontsulta.

Zer eskaintzen du?

Kontsulta egiteaz gain, ziurtagiria eskuratzeko aukera ematen du erregistroak. Ziurtagiri hau norberaren lan kurrikulumari eransteko edota edozein herri-administraziotan aurkezteko erabil daiteke. Balio guztiz ofiziala du: orain arte erabili diren fotokopiatu eta konpultsatutako titulu eta ziurtagiriak ordezkatzen ditu.

Zein motatako kontsultak/eskaerak egin daitezke?

Bi aukera daude:

  • egiaztatutako euskara maila altuenaren kontsulta/ziurtagiria eskuratzea.
  • egiaztatutako euskara maila guztien kontsulta/ziurtagiria eskuratzea (ziurtagiri bakarrean ikasmaila guztiak izateko).

Zer behar da kontsultatzeko?

Zerbitzu hau erabili ahal izateko, ezinbestez, txartel elektronikoa (IZENPE, NA elektronikoa) eta txartel irakurgailua beharko dituzu.

 txartel elektronikoaktxartel irakurgailu mota desberdinak

Hauek erabiltzerakoan arazoren bat baduzu, jar zaitez harremanetan dagokion erakundearekin.

Zer egin nire datuetan akatsen bat badago?

Jar zaitez gurekin harremanetan gure postontziaren bidez.  

Azken eguneratzea: 2012/12/04
Euskadi, auzolana