Euskara

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua

Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua

Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoari egokituak

Euskara-titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetza-taula Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuan

B1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

  • HABEk (Kultura Saila) emandako 1. mailako ziurtagiria.
  • HAEE-IVAPek emandako 1. hizkuntza eskakizuna.
  • Osakidetzaren 1. hizkuntza-eskakizuna.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako 3. maila (antzinako ikasketa plana).
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Tarteko Maila (indarrean dagoen ikasketa plana).

B2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

  • HABEk (Kultura Saila) emandako 2. mailako ziurtagiria.
  • HAEE-IVAPek emandako 2. hizkuntza eskakizuna.
  • Osakidetzaren 2. hizkuntza eskakizuna.
  • Ertzaintzaren 1. HE.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Irakaspostuen 1. HE.
  • Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA).
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako 4. maila (antzinako ikasketa plana).
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Maila Aurreratua (indarrean dagoen ikasketa plana).

C1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

  • HABE (Kultura Saila) emandako 3. mailako ziurtagiria.
  • HAEE-IVAPek emandako 3. hizkuntza eskakizuna.
  • Osakidetzaren 3. hizkuntza eskakizuna.
  • Ertzaintzaren 2. HE.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Irakaspostuen 2. HE.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Menderatze Operatibo Eraginkorreko Gaitasun Maila (C1) (indarrean dagoen ikasketa plana).
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako 5. maila edo Euskal Gaitasun Maila (antzinako ikasketa plana).
  • Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).
  • Euskaltzaindiaren D agiria.
  • Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque erakundeak emandako Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

C2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

  • HABEk (Kultura Saila) emandako 4. mailako ziurtagiria.
  • IVAP-HAEEk emandako 4. hizkuntza eskakizuna.
  • Osakidetzaren 4. hizkuntza eskakizuna.
Euskadi, auzolana