Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Literatura unibertsala

Hildakoek ez dute hitz egiten

Hildakoek ez dute hitz egiten
Zenbakia: 140
Egilea: Schnitzler, Arthur
Jatorrizko izenburua: Die Toten schweigen
Itzultzailea: Irazustabarrena, Ainhoa
Argitalpen-urtea: 2009
ISBN: 84-9868-049-2
Orri-kopurua: 232
Biografia:

Arthur Schnitzler austriar idazle eta antzerkigilea (1862-1931) Vienako burges judutarren familia batean jaio zen. Medikuntza ikasketak egin zituen eta Vienako Poliklinikan jardun zuen, baina bere antzezlanekin lortutako arrakastak medikuntza utzarazi zioten, literaturan erabat jarduteko. Besteak beste, 48 antzezlan (Anatol, Kakatua berdea, Der Ruf des Lebens…), ipuinak, eleberriak (Hiltzea, Gustl tenientea, Else andereñoa, Amestutako kontakizuna…), autobiografia bat (Gaztaroa Vienan) eta eguneroko bat idatzi zituen.

Fitxa:

Bere lan gehienak Vienan girotuta daude. Bertan mugitzen diren pertsonaiei atxikitzen zaie hiria. Are gehiago, idazlearen ahalegin errealista ikusten da, nolabait esateko, Viena bera bere istorioetako pertsonaia nagusi bihurtzen duelarik, halako moduz non hiriak beste pertsonaia guztiak bere baitan hartzen baititu. Schnitzlerrentzat, norbanakoaren analisi psikologikoa ezinezkoa litzateke pertsonaia jaio eta garatzen den gizartearen analisi soziologikoa egin gabe.

Schnitzlerrek kontakizun laburrak idatzi zituen gehienbat. Dozena bat eleberri idatzi zituen, eta gehienak, laburrak. Hogeita hamarretik gora ipuin idatzi zituen, eta haien artean aukeratu dira edizio honetako 11 ipuinak.

Arthur Schnitzler gaztelerazko Wikipedian. Gazteleraz.

Arthur Schnitzler frantsesezko Wikipedian. . Frantsesez.

www.arthur-schnitzler.de: Idazleari eskainitako ataria. Alemaneraz .

Euskadi, auzolana