Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Literatura unibertsala

Sumendiaren azpian

Sumendiaren azpian
Zenbakia: 137
Egilea: Lowry, Malcolm
Jatorrizko izenburua: Under the Volcano
Itzultzailea: Del Olmo, Karlos
Argitalpen-urtea: 2008
ISBN: 84-9868-016-4
Orri-kopurua: 552
Biografia:

Malcolm Lowry (Liverpool, 1909 – Sussex, 1957), jatorri oneko familia dirudun batean jaioa. Hamazortzi urterekin marinel joan zen ekialdeko itsasoetara. Cambridgen literatur ikasketak amaitzea lortu zuen. Gaztetan neurriz gain edaten hasia. Ia obra bakarreko idazlea da, hainbat poema eta beste narrazio batzuk idatzi arren. Mexikon egon ostean, azken urteak Kanadan eman zituen, Ingalaterran alkoholagatik hil arte. Erreferentzia klasikoz jositako alkoholismoaren gaineko idazlan biribil-biribiltzat dute adituek Sumendiaren azpian.

Fitxa:

1938ko Defuntuen Eguna Mexicoko Quauhnahuac hiri asmatuan (Cuernavaca alegiazko bat?) beste edozein egun bezalakoa izan daiteke Geoffrey Firmin britainiar kontsularentzat, haren azken eguna izango den arren. Mozkorti baten eldarnio alhoholiko etenbako bat duzu eleberri hau, alde batera, delirium tremensaren menpeko izaten zen idazle batek sortua. Aldi berean, baina, argikusmen distiratsua erakusten du kontsulak, eta era berean esan liteke Lowryk testu jori, barroko, jostalari, iradokitzaile eta askotariko bat ondu zuela, tintaz ez ezik, alkoholez eta are bere odolez ere izkiriatua, literaturaren historian bitxi bakan gisa geratuko dena.

Lowryren lanaren gaineko atari berezia: Under the Volcano. Ingelesez.

Lowryren bizitzari buruz eginiko filma: Volcano: An Inquiry into the Life and Death of Malcolm Lowry . Ingelesez.

Liburuaren kritika: Bixente Serrano Izko / Berria, 2008-11-02 .

Liburuaren kritika: Ander Arana / Diario de Noticias, 2008-11-13.

Liburuaren kritika: Amaia Alvarez / Argia, 2008-10-26.

Liburuaren kritika: Ion Olano / Gara, 2008-09-26 .

Euskadi, auzolana