Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Literatura unibertsala

Ulenspiegelen elezaharra

Ulenspiegelen elezaharra
Zenbakia: 135
Egilea: De Coster, Charles
Jatorrizko izenburua: La Légende et les aventures héroïques, joyeuses et glorieuses d'Ulenspiegel et de Lamme Goedzak au pays de Flandres et ailleurs
Itzultzailea: Izagirre, Koldo
Argitalpen-urtea: 2008
ISBN: 84-9868-006-5
Orri-kopurua: 656
Biografia:

(Munich, 1827 - Ixelles, 1879) Alemanian jaio zen, aita flandriar eta ama waloniarragandik. Kulturaz eta hizkuntzaz frantsesa izan arren, flandriar herriarekiko mirespena izan zuen beti, Légendes flamandes liburuan bere giroan bakana zen errespetua erakutsiz eta eskatuz. Bat egiten zuen borroka sozial aurrerazale guztiekin, aldizkarietan barreiaturiko artikuluen bitartez. Miserian hil zen, eta oso gerora aitortu zion kritikak Ulespigelen Elezaharra-ri maisulanaren maila.

Fitxa:

Herri gemanikoen folklorean pertsonaia guztiz ezaguna eta maitea da Thyl Ulenspiegel: adar-jotzailea, sabelkoia, neskazalea, hiztun egokia, kantaria... pikaroaren figura unibertsalaren haragitzea dugu.

Charles de Coster-ek folklorea zena Espaina okupatzailearen uztarripetik liberatu nahi duen XVI. mendeko Flandrian kokatu zuen, eta horrela, inguru sozial eta historiko bat hartuta, Ulenspiegel hazi egiten da, zirtolariak indar berria hartzen du, alprojak etika bat aurkitzen du, alderraia ez doa ihesi... Eliza Katolikoak kondenatuetan dabil, Inkisizioak erre egin nahi luke, Albakoaren gerraginek zin egin dute urkatu egingo dutela, eta Ulenspiegelek gerra, zurruta eta maitasuna egiten du, barrabana gozo matxinatuen artean.

Epika eta lirika, epopeia eta komedia harrigarriro uztartzen dituen idazlan hau Belgikako literaturaren abiapuntzat hartu izan da, belgikartasunaren sortzailetzat.

Charles de Coster euskarazko Wikipedian.

Liburuaren kritika: Aritz Galarraga / Gara, 2008-08-02.

Bixente Serrano Izko / Berria, 2008-05-04.

Mikel Garmendia / eizie.org, 2008-04-08.

Euskadi, auzolana