Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Literatura unibertsala

Wakefield

Wakefield
Zenbakia: 132
Egilea: Hawthorne, Nathaniel
Jatorrizko izenburua: Wakefield
Itzultzailea: Navarro, Koro
Argitalpen-urtea: 2007
ISBN: 84-96643-84-0
Orri-kopurua: 248
Biografia:

Salem hirian (Ingalaterra Berria, AEBetan) jaio zen 1804an, eta handik ez oso urruti hil zen, Plymouthen, 1864an. Eleberriak eta ipuinak idatzi zituen; eleberrietan The scarlet letter da Hawthorneren obrarik ezagunena, eta ipuin edo kontakizunei dagokienez, ezagunenak, gehienak behintzat, sorta honetan daude. Funtsezko idazletzat jotzen da, garaikide izan zituen Henry Melville, Edgar Alan Poe eta Walt Whitmanekin batera, Estatu Batuetako literaturaren sorrera eta bilakabidean.

Fitxa:

Hemengo bilduma honetan ageri diren kontakizunak "fantasia" hutsak, edo ia hutsak dira -nahiz eta batzuetan erakutsi morala egon; baina kontakizunak hain dira indartsuak, non erakutsiaren eranskinak ez baitie ia eragiten-.

Aspaldiko kontuak kontatzen zaizkigu, baina modernoak dira iaz argitaratuak izan balira bezala. Esan izan da, Hawthorne eta Poe konparatuz, Hawthorneren ipuinak ametsak direla, eta Poerenak amesgaiztoak. Ez da horrela guztiz: Hawthornerenak ere amesgaiztoak dira. Baina Hawthorneren pertsonaiak, Poerenak ez bezala, "herriko" jende "xume", "zintzoa" dira; haurtxoak, amak, amonak, nekazariak, errementariak, apaizak, mundurik ikaragarrienak sortzeko gai direnak; bereziki, elkartzen direnean, gizabanako izatetik masa izatera igarotzen direnean; katarsiak edo histeria kolektiboak jotzen dituenean; gezurrik handienak sinetsirik, denak bart eginda, astakeria lazgarrienak egiteko gai direnean.

Hawthorne ingelesezko wikipedian.

Idazlearen gaineko lotura-zerrenda. Ingelesez.

1860-1864 bitartean idazlea etxe honetan bizi izan zen. Ingelesez.

Euskadi, auzolana