Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Literatura unibertsala

Gainbehera dator dena

Gainbehera dator dena
Zenbakia: 130
Egilea: Achebe, Chinua
Jatorrizko izenburua: Things fall apart
Itzultzailea: Martínez de la Cuadra, Alberto
Argitalpen-urtea: 2007
ISBN: 84-96643-74-1
Orri-kopurua: 227
Biografia:

Chinua Achebe Nigerian jaio zen 1930ean, ibo etniako familia batean. Ibadaneko Unibertsitatean lizentziatu zen eta ingeles literaturaren irakaslea izan da Nigeriako eta AEBko unibertsitateetan.

Gainbehera dator dena (1958) da bere libururik ospetsuena, afrikar literaturaren aitatzat hartua izatera eraman duena. Bere lehenbiziko liburu horren ondoren, beste eleberri batzuk idatzi zituen, hala nola: No Longer at Ease (Gainbehera dator dena eleberriaren 1960ko jarraipena), Arrow of God (1964), A Man of the People (1966), eta Anthills of the Savannah (1987). Saiakeren artean nabarmentzekoak dira: The Trouble With Nigeria (1984) eta Home and Exile (2000). Poesia arloan, Christmas at Biafra liburuak Commonwealth Poetry saria irabazi zuen.

Fitxa:

Gizon indartsu era borrokalari saiatua da Okonkwo, bere usteetan sendo eta kopeta gora dabilena, Umuofiako herrixkako gizonik errespetatuenetakoa. Umuofiako bizimodua aldatzera doa, ordea: gizon zuria heldu da, predikatzailea, ohitura xelebre eta sinesmen barregarriak dakartzana; bitxikeria gisa onartu dure beren artean, kontra egitea ere ez baita komeni, atzetik indar itzelak dauzkanez gero. Baina gizon zuriak bertako batzuk ere bilduko ditu beregana, eta arrakalak sortuko ditu betidaniko balio-sisteman. Okonkwo egonezinik dago, ez du ulertzen ez onartzen gertatzen ari dena, eta zerbait egin beharra nabaritzen du.

Afrikako literaturaren abiaburu eta maisulana da Acheberen Gaibehera dator dena, kontinente oso baten erreferentzia bihurtzeaz gainera mundu osoari kolonialismoaren mekanismo eta ondorio zitalak ulertzen laguntzen digun eleberri bikaina.

Chinua Achebe liburuaren kritika, Bixente Serrano Izkok idatzia. Berria, 2007-11-04.

Chinua Achebe Wikipedian. Ingelesez.

A long way from home, The Guardian egunkariak eginiko elkarrizketa (2007ko uztaila).Ingelesez.

Euskadi, auzolana