Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Literatura unibertsala

Gaueko gezurrak

Gaueko gezurrak
Zenbakia: 129
Egilea: Bufalino, Gesualdo
Jatorrizko izenburua: Le menzogne della notte
Itzultzailea: Zabaleta, Josu
Argitalpen-urtea: 2007
ISBN: 84-96643-73-4
Orri-kopurua: 182
Biografia:

Gesualdo Bufalino Siziliako Comiso herrian jaio zen 1920an-1, eta herri berean hil zen 1996an. Irakasle jardun zuen bizitza osoan, literaturaz maitemindurik baina jendaurrean plazaratzera ausartu gabe. 1981ean eman zuen pausoa, Diceria dell'untore argitaratzean, eta hortik aurrera liburu sorta oparoa kaleratu zuen, genero guztietan, baita sari ugari irabazi eta onarpen erabatekoa lortu ere, Italiako XX. mendeko literatura aberatseko klasikoetariko bar bihurtzeraino.

Fitxa:

Lau gizon, kartzela batean preso, erregeren kontrako talde iraultzaile bateko partaide izateagarik: baroia, olerkaria, soldadua eta ikaslea. Heriotza-zigorra dute laurek zain, era sententzia bete aurreko gauean, solasean dabiltzala, istorio bana kontatzea erabakiko dute, beren azken orduak zerbaitetan pasatzearren, baterik, eta baita beren biziari zentzua emango dion laburbilduma baten bila ere, gillotina jausi aurreko azken unean oroitzeko rnoduko irudi bat gordetzearren. Airean dabil espetxeko gobernariaren proposarnena ere, lau lagunetakoren batek erakundeko buruzagiaren izena isil-gordeka salatuz gero, denak libratuko dituela.. . Istorioz istorio luze doa gaua. baina aldi berean labur, saihestezina baita amaiera, eta ez da faltako ustekaberik eguna argitu aurretik. Ezer ez da dirudiena, ordea, Gesualdo Bufalinok esku jostalari bezain trebez ondurako liburu honetan, eta giza izatearen galdera funtsezkoekin nahasturik ugari dira bertan idazlearen amarru eta itzal-jokoak.

Liburuaren kritika: Mikel Ayerbe. Berria, 2007-10-28”

Gesualdo Bufalino italierazko wikipedian. Italieraz.

FONDAZIONE GESUALDO BUFALINOren ataria. “Studio in modo analitico e articolato dell'opera bufaliniana…” . Italieraz.

Euskadi, auzolana