Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Literatura unibertsala

Jakintzaren arbola

Jakintzaren arbola
Zenbakia: 123
Egilea: Baroja, Pio
Jatorrizko izenburua: El árbol de la ciencia
Itzultzailea: Zabaleta, Josu
Argitalpen-urtea: 2006
ISBN: 84-96643-14-X
Orri-kopurua: 316
Biografia:

Pío Baroja Nessi (Donostia, 1872 — Madril, 1956). Medikuntza ikasi zuen Madrilen eta Valentzian. Zestoan jardun zuen mediku urtebete inguru, baina gero Madrilera joan zen okindegi baten kargu egitera. 98ko belaunaldia osatu zuten idazleekin harremanetan jarri zen, eta errepublikaren aldeko egunkarietan eta gazteria ikonoklastaren aldizkarietan artikuluak idatzi zituen. 1900ean argitaratu zuen lehen lana, Vidas sombrías (Bizi terraltsuak) kontakizun liburua. Idazle oparoa izan zen, 75 liburutik gora idatzi zuen, eta bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira. Hirunaka sailkatu zituen eleberri garrantzitsuenak. Gaur argitaratzen dugun Jakintzaren arbola (1911) “La raza” izeneko eleberri-hirukoan sartua dago, La dama errante (1908) eta La ciudad de la niebla (1909) lanekin batera. Euskarara ipuin eta eleberri batzuk itzulita daude, hala nola Xanti Andiaren kezkak (1911), Altzateko Jaun (1922) eta, sail honetan bertan, Zalakain abenturazalea.

Fitxa:

XIX. mende amaierako Espainiako giro intelektualaren erretratu zorrotza eta Madrugo bizimoduaren kronika zehatza egitea dira liburu honi egotzi zaizkion dohainetako bi. Horrekin batera, egilearen beraren pentsamendua eta sentiera beste inon baino egokiago hemen adierazten direla esan ohi da. Izan ere, bere bizitzako hainbat zertzelada erabili zituen Pío Barojak eleberria taxutzean: medikuntza-ikasketak Madrilen, bern txiki bateko sendagile-lanbidea (Zestoan egon zen egiazki, nahiz eta fikzioan Mantxako herri batean kokatu), anaia baten gaixoaldia eta heriotza…

Ezaugarri biografiko eta soziologikoez harago, Barojaren eleberri gorenetakoa dugu Jakintzaren arbola, idazkeraren arma eta gogoeten sakona argiro lotzen dituena, gaztarotik helduarora doan bizitzako garai zalantzati eta argi-ilunez betea modu pertsonal bezain unibertsalean jasotzen duena.

Idazlea Gipuzkoa.net atarian: Barojaren bizitza eta lanak ezagutzeko aukera ederra.Euskaraz.

Ihauteriko erokeriak liburuaren kritika. Mikel Mendizabal, Argia, 1987.

Atomoen bizitza ipuina. Felipe Juaristik euskaratuta. Literatur Gazeta, 1987.

Angelus testua, Udalaizpek euskaratuta. Euzko Gogoa, 1952.

Mari Beltxa ipuina, Udalaizpek euskaratuta. Euzko Gogoa, 1952.

Altzateko Jauna, XV. atala. A. Iturriozek euskaratuta. Euzko Gogoa, 1955.

Tellagorri, Zalakain Adur-Mutil (abenturazalea) eleberriaren atal baten aurretiko itzulpen saioa, Nemesi Etxanizek egina. Euzko Gogoa, 1957.

Elizabide arlotea ipuina. Bingen Amegatzaren itzulpena. EGAN, 1964.

Euskadi, auzolana