Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Literatura unibertsala

Mirarien kalezuloa

Mirarien kalezuloa
Zenbakia: 121
Egilea: Mahfuz, Nagib
Jatorrizko izenburua: Zuqaq Al-Midaqq
Itzultzailea: Zubizarreta, Patxi
Argitalpen-urtea: 2006
ISBN: 84-96643-12-3
Orri-kopurua: 368
Biografia:

Nagib Mahfuz (Kairo, 1911-2006) idazle egiptoarrak Filosofia ikasketak egin zituen arren, administrazio egiptoarrean funtzionario izan zen arren, idazlea dugu oroz gain. Nobela eta ipuin ugariren egilea dugu (Mirarien kalezuloa eta Kairoko Trilogia besteak beste), eta prosa arabiar modernoaren aita jo izan da. Munduko hizkuntza askotara itzulia, idazle sariztatua dugu eta Literatura Nobel Saria jaso zuen 1988an. Setakeriaren eraginez, 1998an, labankada batez idazten jarraitzea eragotzi bazioten ere, oroz gain idazlea izaki, ahots goran, diktatupean jarraitu zuen idazten 2006an hil zen arte.

Fitxa:

Senar dirudun batekin amets egiten duen neska, zeinarekin aldi berean ametsetan dabiltzan bazarreko nagusi aberatsa eta kalezuloko bizargin pobrea. Elbarriak sortzen dituen gizona, zeina senarra jipoitzen duen okinarekin liluratua dagoen, eta zeinarekin sasi haginlari batek hildakoen hortzeriak erauzten dituen. Kafe etxeko nagusi lizunkoia, zeinak mutiko gazte bat begiz joa duen, eta zeinak kafera joan ohi den koblakari itsua kanporatu, eta, horren ordez, irratia paratu duen. Kafe etxeko nagusiaren semea, zeinak mundu berriaren bila alde egin, eta lagun bat ere kanpora joatera adoretu duen, zeinaren maiteak, senar dirudun baten ordez, soldadu britainiarrentzat lilitxoak bilatzen dituen bizkarroi bat hautatuko duen... Horra hor Midak kalezulo lohia, kokaleku baino areago zinezko pertsonaia bilakaturik; horra hor Midak kalezulo ospela, Kairoko —eta nonahiko, noiznahiko— jendearen pasio, amets eta hondamendien zinezko miraila.

Iratxe Retolaza eta Javier Rojoren kritikak Txalapartak 2006an argitaratutako Mila eta bat gauen gauak libururaren gainean. Berria eta El Correo, 2006.

Nagib Mahfuz euskarazko Wikipedian.

Nagib Mahfuz Nobelprize.org atarian: The Son of Two Civilizations artikulu luzea. Ingelesez.

Euskadi, auzolana