Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Literatura unibertsala

Sargazo itsaso zabala

Sargazo itsaso zabala
Zenbakia: 115
Egilea: Rhys, Jean
Jatorrizko izenburua: Wide sargasso Sea
Itzultzailea: Arratibel, Txomin
Argitalpen-urtea: 2005
ISBN: 84-96310-75-2
Orri-kopurua: 192
Biografia:

Jean Rhys (1890-1979) Dominikan jaio zen. Hamasei urterekin, Ingalaterrara doa bizitzera. Parisen bizi zela, idazteari ekin zion. The Left Bank (1927) eta beste obra batzuk sortu zituen. Ez zuten izan arrakastarik; emakumearen egoera negargarria salatzen zutelako, beharbada. Rhys Ingalaterrara itzuli zen, eta, ia hogei urtez denek ahantzirik bizi izan ondoren, luma hartzen du atzera. 1966an, Sargazo itsaso zabala aurkeztu zuen. Eleberri horrek sekulako ospea eta tituluak ekarri zizkion, baina berandu, berak esan zuenez.

Fitxa:

Jamaikan gaude. Mila zortziehun eta berrogeita gutxigarren urtea da. Etxalde-jabe baten alaba gaztea mutil ingeles etorri berri batekin ezkontzen da, familiaren ondasunak gal ez daitezen. Dena biribila: sortu da maitasuna, eta badator zoriona. Baina neskak sekretu bat dauka, bere haurtzaroaz eta amaz. Poliki-poliki, sekretu hori ezkontideen arteko harreman perfektua higatzen hasten da, eta, agian, berriz hasiko da neskaren amaren istorioa... alabarengan.

Liburuaren kritika. Felipe Juaristi. El Diario Vasco, 2006.

Liburuaren kritika. Iñigo Roque. Gara, 2006.

Idazlea, lana eta enparauak ezagutzeko aukera. Ingelesez.

Wide Sargasso Sea lanaren azterketa. Ingelesez.

Euskadi, auzolana