euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Sade

(Benetako izena, Helen Folasade Adu). Britainiar abeslaria, jatorriz nigeriarra (Nigeria, 1959). Aita nigeriarra zuen eta ama, berriz, britainiarra. 1964an Ingalaterrara joan zen bizitzera amarekin. Moda diseinua ikasten ari zela, Ariva taldean sartzeko aukera izan zuen (1981). 1984an Diamond Life diskoa kaleratu zuen eta lan horretako "Smooth Operator" abestiarekin munduko abesti zerrenda nagusietan lehenengo lekuetara iritsi zen. Mid-tempo erritmoak eta jazz eta soul soinuen batasuna, era dotore eta sofistikatuan, izan ziren Saderen karrerako ezaugarri nagusiak. 1985ean Promise kaleratu zuen, eta “The Sweetest Taboo” abestiak izugarrizko arrakasta izan zuen. Ondoren atseden garai bat izan zuen 1988. urtea arte. Urte horretan Stronger Than Pride kaleratu zuen. 1992an Love De Lux diskoa grabatu zuen eta 1994an bere kantu arrakastatsuenak biltzen zituen diskoa kaleratu zuen, The Best Of Sade.

Euskadi, auzolana