euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
AnHitz Poloniako CLA09 nazioarteko workshopean saritua izan da


Aditu birtual interaktiboak bi sari lortu ditu: informazio bilaketarako aplikazio onenarena eta workshop osoko aplikazio onenarena.

AnHitz aurkezpenaPoloniako Mragowo herrian IMCSIT multikonferentzia gauzatu da eta horren baitan hizkuntza teknologiei buruzko CLA'09 nazioarteko workshopean AnHitz-ek, euskaraz hitz egiten duen zientzia eta teknologiako aditu birtual interaktiboak, bi sari lortu ditu: informazio bilaketarako aplikaziorik onenaren saria eta workshop osoko aplikaziorik onenarena. Konferentzian, guztira, 15 aplikazio aurkeztu ziren.

AnHitz Vicomtech-IK4 eta Tecnalia-Infotech zentro teknologikoek, Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa eta Aholab taldeek osatutako partzuergoak 2006 eta 2008 urte bitartean garatutako ikerketa-proiektuaren barruan sortu dute. AnHitz proiektuari esker, zazpi baliabide, hamahiru tresna eta zazpi aplikazio garatu edo hobetu dira euskararen alorrean, euskararen eremuko zenbait erreminta lehendabiziko aldiz aplikazio bakar batean bilduz.

Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura sailek diruz lagundu dute proiektua. Guztira, 760.000 euro bideratu dituzte horretarako, horietako 570.000 euro (%75) Kultura Sailak jarri dituelarik.

Azken eguneratzea: 2009/10/30
Euskadi, auzolana