euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Ordenagailuarekin teklaturik gabe, ahots bidez eta euskaraz aritzea posible da zientziako aditu AnHitz avatarraren bidez
 

"Kaixo, AnHitz naiz" "Zein da zure izena?", galdetu du, eta erantzunaren zain gelditu da. Zientzia gaietan aditua da neskak eta borondate handikoa: gai jakin bati buruz galde diezaiokezu, gako hitzak erabiliz, eta gai horren inguruan bilduta daukan informazio guztiaren zerrenda aurkeztuko dizu berehala. Ez hori bakarrik.

Beste hizkuntzaren batean agiririk badago, euskarara itzuliko dizu "Nork aurkitu zuen penizilina?", galde diezaiokezu, adibidez. Di-da esango dizu. Hori guztia hitzez egiten da, ordenagailuaren tekatua bitarteko izan gabe, eta euskaraz.


AnHitz du izena zientzia aditu birtualak; sortu duen proiektuaren izen bera da. Prototipoa da oraingoz, eta zientziaz bakarrik daki, baina neurtezina da haren baliagarritasuna, garatuz gero hamaika erabilera izan baitezake. Hori bai, aproposa da hizkuntza teknologiak elkarlanean nola aritzen diren ikusteko. Izan ere, ordenagailuaren pantailatik hitz egin, entazun eta erantzuten duen simulazioaren atzean, Euskal Herrian garatutako sei teknologia daude integratuta.


Adibidez, emozioak adieraz ditzakeen hiru dimentsioko giza avatarra Vicomtechek garatu du. Testua AnHitzen ahotan jartzen duen ahots sintetizadorea EHUko AHolab-ena da eta euskarazko ahotsa Robotikerri esker ezagutzen  du.


Erantzun-galdera sistema, berriz, IXAk garatu du, Elhuyar fundazioak konpilatutako zientzia eta teknologiari buruzko ezagutzan oinarrituta. Elhuyarren lana izan da Euskara-Gaztelania-Ingelesa informazio bilaketarako sistema eleaniztuna ere, haien corpus batean oinarritutako. Itzulpen automatikoko bi sistemak, gaztelania-euskara eta inglesa-euskara, IXAk garatutakoak dira.
AnHitz proiektuak bultzatu duen elkarlana eare ez da nolanahikoa, hainbatetan eskatu eta nahi izan den helburua bete baita harekin, hots, enpresak, unibertsitateak eta zentro teknologikoak elkarrekin aritzea, kasu honetan hizkuntza teknologia hauek garatu eta integratzen; Elhuyar, Aholab, IXA, EHU, Tecnalia, VIcomtech …


Etorkizunerako  oinarri egokia izan daiteke elkarlan hori, kontuan izanda prototipo honek erakusten dituen baliabidea, elkarrekin edo bananduta, puntakoa, direla teknologia nagusi duen gizarte honetan, eta datozen urteetan garapen handia izango dutela.


 

Berrian argitaratutako albistearen laburpena, 2009ko urtarrilaren 16a

Azken eguneratzea: 2009/01/16
Euskadi, auzolana