euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa

2012ko irailaren 12an argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian euskaratik ingeleserako eta ingelesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia (pdf,196 Kb) eta euskaratik frantseserako eta frantsesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia (pdf,196 Kb).

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzko Dekretua (pdf, 121,02 KB) onartu zuen 2009ko apirilaren 21ean. Dekretu honen xedea da, batetik, zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautzea, bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako itzulpen eta interpretazio lanetan jarduteko; eta, bestetik, lanbide honetarako gaituak daudenen erregistroa osatzea.

Probak

Habilitazioa lortzeko probak gainditu behar dira 

Habilitazio zuzena eta meritu bidezko habilitazioa

2010eko ekainaren 28an zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa eskuratzeko deialdia (pdf, 103,28 KB) argitaratu  zen. Deialdi honetan habilitazio zuzena eta meritu bidezkoa ahalbidetu ziren. Ebazpenak, habilitazio zuzena lortu dutenen izendapenari buruzkoa (pdf, 64,24 KB) nahiz meritu bidezkoa lortu dutenenari dagokiona (pdf, 77,23 KB), 2010eko azaroaren 29an argitaratu zirenEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Meritu bidezko habilitazioa, ez ohikoa denez gero, behin bakarrean egin da.

Erregistroa

2011ko ekainaren 8an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko maiatzaren 24ko Agindua (pdf, 98,96 KB), Kulturako sailburuarena, euskarazko zinpeko itzultzaile zein interprete lanetarako habilitazioa lortu dutenen erregistroa arautzen duena.

 Bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitatutako pertsonak inskribatuko dira erregistroan.

Habilitatutako profesionalak:

Herritarrek zinpeko itzulpenak egiteko habilitazioa duten profesionalen berri izan dezaten, lan horietarako izendatutako guztien artean datuak argitaratzeko interesa agertu eta horretarako baimena eman dutenen zerrendak dituzue hemen:

Euskara/Gaztelania-Gaztelania/Euskara

Euskara/Ingelesa-Ingelesa/Euskara

Datuak egokitzeko:

Habilitatutako pertsonen datuak aldatzeko eskaera-orria:

Eskaera bideratzeko edota informazioa eskatzeko helbidea: hps-koordinazioa@ej-gv.es

Azken aldaketako data: 2013/08/06
Euskadi, auzolana