euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Euskararen aldeko jaiak: Korrika 2017, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak, Nafarroa Oinez, Euskal Eskola Publikoa

Korrika 2017

Korrika 2017

Non: Otxandiotik Iruñeara.
Noiz: martxoaren 30etik apirilaren 9ra
Leloa: Batzuk
Korrika.eusKorrika bideoa
AEK-k antolatuta, 2017ko martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an amaituko da, BATZUK lelopean: hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK irudikatu nahi dituzte. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.

Hasierara joan

Urte osoan euskararen aldeko jaiak izaten dira Euskal Herrian. Ikastolen Elkarteak eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) antolatutako festen berri hementxe duzu. Urtero bezala, ez ezazu euskararekin duzun zita galdu, eta parte hartu!!! 

Herri Urrats 2017

Herri Urrats 2017

Non: Senperen
Noiz: Maiatzaren 14an
Leloa: (H)aizu!
herriurrats.eus -  Twitter

Aurten, hogeita hamalau urte beteko ditu Seaskak antolatzen duen jaiak. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolak ezagutzera ematea izango da helburua baita euskal hizkuntza eta kultura sustatzea ere.

 

Hasierara joan

Ibilaldia 2017

Ibilaldia 2017 logoa

Non: Mungian
Noiz: Maiatzaren 28an
Leloa: Egunero alkarregaz

Ibilaldia.eus - Facebook - Twitter

2017koa, Larramendi Ikastolak antolatutako bigarren Ibilaldia izango da. 1998an, Erdu Geugaz lelopean, Bizkaiko Ikastolen Jaia ospatu zuten. 50 urteko ibilbidea du ikastola honek.

 

Hasierara joan

Euskal Eskola Publikoa 2017

Euskal Eskola Publikoa 2018 logoa

Non: Gasteizen
Noiz: Ekainak 4an
Leloa: Josi ta josi

Euskaleskolapublikoarenjaia.eus

“Josi ta josi” da Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaiaren leloa. Lelo honen bidez hauxe transmititu nahi dugu: aniztasunak eskaintzen duen aberastasunetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela, eta errespetuaren eta tolerantziaren baloreetan hezten dituela etorkizuneko belaunaldiak.

Hasierara joan

Araba Euskaraz 2017

Araba Euskaraz 2017 logoa

Non: Bastida 
Noiz: Ekainaren 18an
Leloa: Wow!

Arabaeuskaraz.eus -  Twitter

Bastidako ikastolak gogotsu hartuko du aurtengo Arabako ikastolen jaia.

Hasierara joan

Kilometroak 2017

Kilometroak 2017 logoa

Non: Oñatin
Noiz: Irailaren 24an
Leloa: Lelaixoka!
Kilometroak.eus - Twitter

Lekaixoka! Horixe da Irailaren 24an Oñatin ospatuko den Kilometroak 2017ren leloa. Lekaixo berbak, oihua, txilioa, irrintzia, deiadarra esan gura du.

 

Hasierara joan

Nafarroa Oinez 2017

Nafarroa Oinez 2017 logoa

Non: Lesaka
Noiz: Urriaren 15ean
Lema: Bikin bat in

Nafarroaoinez.eus - Twiter

Nafarroa Oinez bigarren aldiz eginen da Lesakan eta oraingoan Tantirumairu ikastolak hartu du antolakuntzaren testigua.

 

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Euskadi, auzolana