euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Onomastika: Izenak eta deiturak euskaratzea

Onomastikak pertsonen izen bereziak jasotzen eta aztertzen ditu. Izen horien artean, batetik, ponte-izenak eta, bestetik, deiturak edo abizenak ditugu.

Euskal Herrian pertsonen ponte-izenen eta deituren euskal forma arautuak finkatzen dituen erakunde akademikoa Euskaltzaindia da. Euskaltzaindiak Onomastika Batzordearen bitartez aztertzen ditu izenok eta euskarazko forma arautua zein den erabakitzen eta jakinarazten du.

Euskal izena edo/eta deiturak dituzten hainbat euskal herritarrek, ordea, euren izena edo/eta deiturak gaztelaniazko grafiekin eta formekin erabili ohi dituzte eta halaxe jasota dauzkate euren dokumentu ofizialetan (NAN, pasaportea, gida-baimena, Familia-liburua,…), arrazoi historiko eta politikoengatik hedatutako erabilerari jarraituz.

- Izenen eta deituren aldaketa -

Gaur egungo legediak ponte-izenak eta deiturak aldatzeko aukera eskaintzen du. Horregatik, ponte-izena edo deitura(k) ofizialki euskaratzeaz herritar orok jakin behar duena honako hau da:

  • Eskubidea duela.
  • Erraza dela.
  • Ez duela inolako eragozpen legalik ekartzen (herentziaren banaketari dagokionean, esate baterako).

- Izenetan eta deituretan aldaketak egiteko prozedura -

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak bere web gunearen bitartez (JustiziaNet) eskaintzen du aldaketak egiteko prozedurari buruzko informazioa.

- Izenen eta deituren egungo idazkera akademikoa -

Euskaltzaindiak eskaintzen du bere webgunearen bitartez.

JustiziaNet-ek ere lotura eskaintzen du Euskaltzaindiaren webgunearekin.

Euskadi, auzolana