euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak hizkuntzen Europako erreferentzia markoari egokituak

B1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

  • HABEk (Kultura Saila) emandako 1. mailako ziurtagiria.
  • HAEE-IVAPek emandako 1. hizkuntza eskakizuna.
  • Osakidetzaren 1. hizkuntza eskakizuna.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako 3. maila (Antzinako Ikasketa Plana).
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Tarteko Maila.

B2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

  • HABEk (Kultura Saila) emandako 2. mailako ziurtagiria.
  • HAEE-IVAPek emandako 2. hizkuntza eskakizuna.
  • Osakidetzaren 2. hizkuntza eskakizuna.
  • Ertzaintzaren 1. HE.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Irakaspostuen 1. HE.
  • Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA).
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako 4. maila (Antzinako Ikasketa Plana).
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Maila Aurreratua.

C1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

  • HABE (Kultura Saila) emandako 3. mailako ziurtagiria.
  • HAEE-IVAPek emandako 3. hizkuntza eskakizuna.
  • Osakidetzaren 3. hizkuntza eskakizuna.
  • Ertzaintzaren 2. HE.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Irakaspostuen 2. HE.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Menderatze Operatibo Eraginkorreko Gaitasun Maila (C1).
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako 5. maila edo Euskal Gaitasun Maila (Antzinako Ikasketa Plana).
  • Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).
  • Euskaltzaindiaren D agiria.
  • Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque erakundeak emandako Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

C2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

  • HABEk (Kultura Saila) emandako 4. mailako ziurtagiria.
  • IVAP-HAEEk emandako 4. hizkuntza eskakizuna.
  • Osakidetzaren 4. hizkuntza eskakizuna.
Euskadi, auzolana