euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Sarrera

Euskal kulturaren ikerle den Joan Mari Torrealdairen aburuz, euskal literaturak, gaur egun, osasun ona du kalitate eta ekoizpenari begira. Gainera, Europan egiten den produkzioaren antzeko baremoak ditu eskalan eta tamainan. Azpiegituren aldetik ere, bitartekoak badira eta, beraz, finkapen batera heldu dela esan daiteke. Bestetik, aniztasuna dago eta kalitateari dagokionean, bataz bestekoa ona da.

Ezagut ditzagun liburuen munduak bere baitan biltzen dituen osagaietako batzuk: irakurlea, argitaletxeen egungo egoera eta sortutako ekoizpena, bai euskarak emanikoa, bai kanpotik euskarara etorritakoa.


 

Irakurlea

Nolakoak dira euskal irakurlearen ezaugarriak? Zer irakurri ohi dugu?

Ondoko ikerketak halako itaunei eta besteri erantzuten lagunduko digu.

Liburuak irakurtzeko eta erosteko ohiturak, 2009.Txosten metodologikoa eta berorren emaitzak. CONECTA-Reseach & Consulting / Federación de Gremios de Editores de España. Hábitos de lectura y compra de libros en la Comunidad Autónoma Vasca. Año 2009 (pdf, 8,99 MB),CONECTA-Reseach & Consulting-ek egina Euskal Editoreen Elkartearentzat, CEDROren babesarekin. 2010eko urtarrila.


Aipatu ikerketa honek honako datu hauek eman ditu argitara:

1. Irakurlearen ezaugarriak

  • Hamalau urtetik goragoko pertsonetan % 96,4k irakurri ohi du: bai liburuak (% 53,6), bai egunkariak (% 87,9), bai aldizkariak (% 47,7), bai komikiak (% 10,4). 
  • Ohiko irakurleak batez bestekoa baino dezente gehiago dira 14 eta 24 urteko gazteen, bigarren mailako ikasketak dituztenen, ikasle eta langileen, 50.000 biztanletik gorako hirietan bizi direnen, eta klase altua edo ertain-altukoa direnen artean.
  • Andrek gizonek baino gehiago irakurtzen dute (% 58,8 vs. % 48,5).
  • Ez irakurleek ere profil jakina dute: 55 urtetik gorako pertsonak, lehen irakaskuntza edo gutxiago dutenak, etxekoandreak eta klase ertain-baxu edo baxukoak.
  • Maiz irakurtzen dutenen artean, batez beste, astero 5,7 ordu eskaintzen dizkiote jardun horri. % 11,1ek 10 ordutik gora irakurri ohi du; % 28,9k 6 ordu eta hamar bitartean jarduten du; % 37,1 hiru eta bost ordu bitartean aritzen da, eta % 20,9 bi orduz.
  • Urtean irakurritako liburuen batez bestekoa 8,9 izan zen. 1 eta 4 liburu bitartean leitzen ditu % 36,6k; bost eta hamabi bitartean % 27,2k, bederatzi eta 12 bitartean % 13k, eta hamabi liburutik gora % 19,8k.
  • Literatura da, alde handiarekin, gehien irakurtzen den gaia. Irakurritako azken liburuen artean, kasuen % 83,6  literatura izan zen gaia. Ondotik datoz Humanitateak eta Gizarte Zientziei buruzko liburuak, alegia, % 11,6.


2. Irakurketa-hizkuntza

  • Irakurleen % 4,7k du euskara ohiko irakurketa-hizkuntza. Gaztelaniaz denek irakurtzen dute;  eta hauen artean %33,4k euskaraz ere irakurtzen du EAEn. 
  • Euskara jakin eta euskaraz irakurtzen duten gehienak 24 urtetik beherako gazteak dira; lehen edo bigarren mailako ikasketak dituztenak, ikasleak, 50.000tik gorako biztanle dituzten herrietan eta Gipuzkoan nagusiki.


3. Liburu-erosketa

  • Azken urtean liburuak erosi zituen 14 urtetik gorako pertsonen % 59,4k EAEn. Batez beste, urtean 6,7 liburu erosi zituzten irakurleek. Euskaraz argitaratutako eta erositako liburuak % 4,2 izan ziren.
  • Liburu-dendak dira liburuak erosteko gune nagusiak. % 76,1ek bertan erosten ditu testuliburuak ez diren liburuak. Jarraian datoz  hipermerkatuak (% 17,1), denda handiak (% 14,5), liburu-denda sareak (% 14,2) eta liburu-klubak (% 12,5). Liburu azoketan ehunekoa 4,6 da, eta internet bidezkoa % 3,1.


4. Bestelako hainbat datu

  • Aisia eta entretenimendua dira liburuak erostearen arrazoi nagusia (% 81). Oparitan emateko, % 12. Ikasketek hala eskatuta, % 6.
  • Biztanleen % 59,4k ez du 2009an libururik erosi. Gainontzeko % 40,6 horrek, batez beste, 6,7 liburu erosi ditu.
  • Zenbat liburu ditugu etxean: 10 baino gutxiago (% 7,7), 11 eta 100 bitartean (% 54,0), 100etik gora (% 30). Batez beste 152 liburu ditugu gure etxeetan.
  • Lau liburutik hiru literaturakoak dira. Gero datoz Humanitateak eta Gizarte Zientziak (% 13,5).
  • Literatur liburuen % 90 inguru nobela eta ipuinak dira. Horien erdia historikoak, intriga eta abentura liburuak dira (% 38, %31,6 eta % 29,8 hurrenez hurren).
  • Liburuak erosterakoan hauei egiten diegu kasu: % 51,2ren kasuetan lagun edo bestelakoen aholkuei; norberaren erabakia ere izan daiteke, % 37; prentsako iruzkinak tartean, % 19,2; liburudenda eta kioskoen eskaintzari begira, % 16,7; internetek gidatuta, % 9.
  • Erositako liburuen % 91,5 gaztelaniaz daude idatziak, eta % 4,2 euskaraz.

5. Fitxa teknikoa:

Eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
Unibertsoa: 14 urtetik gorako populazioa.
Lagina: 1200 elkarrizketa edozein motatako herritarri eginak; 1200 irakurleri.
Akats-tartea: +- 2,9.
Noiz: 2009an.
Egilea: Conecta Research & Consulting.


                                                                                                               Hasiera


 

Inprenta

Argitaratze-enpresen esparruari erreparatu nahi badiogu eta berori hobeto ezagutu, ondoko dokumentua baliagarri izango zaigu:

2008ko euskarazko argitalpenei buruzko txostena (pdf, 628,83 kB), CONECTA Research & Consulting-ek Euskadiko Editoreen Elkartearentzat egindako ikerlanetik  honako datu interesgarriak jaso ditugu:

 

  • Datuok 2008ko jardunaren azterketatik ondorioztatu dira.
  • 2008an 107 dira lanean diharduten argitaletxe pribatuak. EAEn 67, NFEn 7, Ipar Euskal Herrian 8,  eta eremu hauetatik kanpo beste 25. Erakunde publikoen sarekoak 27 dira. Gauzak horrela, guztira 134 argitaletxe dira.
  • 2008an 2.094 liburu eman zituzten argitara.
  • Argitaratutako aleak 4.119.213 izan ziren. Katalogatutako lanak 14.018 dira.
  • Fakturazioa: 44.081.000 euro.
  • Saldutako aleak: 3.233.596.
  • Euskaraz argitaratutako literatur lanak 274 izan ziren (% 14,2), 474 titulu (% 24,5) haur eta gazte literaturari dagozkio, unibertsitateaz kanpoko testuak 1.013 (% 52,3) izan ziren, 96 testu zientifikoak eta gizarte zientzietakoak (% 4,9), 42 liburu praktikoak eta dibulgaziozkoak (% 2,1), eta beste gai batzuetakoak 39 (% 2).


                                                                                                                     Hasiera

 


 

Liburua

Euskal literatura urtean-urtean haziz doa: bai euskaraz sorturiko ekoizpenari esker, bai euskararen esparrura erdaretatik ekarritako itzulpen lanei esker. 

Beste hizkuntzekiko harreman hori zertan den hobeto irudikatzeko ondoko dokumentuak dituzu kontsultagai.

Euskaratik kanpoko hizkuntzetara emandakoak

Erdaretatik euskarara

Euskadi, auzolana