euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
OOo nola instalatu Windows-en

Orri honetan OpenOffice.org 2.2.0 bertsioa Windows sistema eragilean nola instalatzen den azaltzen da.

  1. Aurrenik deskargatu OpenOffice.org-en paketea eta gorde disko gogorrean. Diskoan gordetakoan egin klik bikoitza artxiboan.



  2. OpenOffice.org instalatzeko morroia abiaraziko da. Sakatu Hurrengoa botoia (Next) instalazio prozesuarekin jarraitzeko.



  3. Aukeratu kokalekua paketea despaketatzeko, eta sakatu Despaketatu botoia. Nahi izanez gero, direktorio lehenetsian despaketa daiteke.



  4. Denbora apur bat igaroko da artxiboa despaketatzen.



  5. Artxiboa despaketatu ondoren, OpenOffice.orgen instalazioko urratsekin hasiko da. Sakatu Hurrengoa botoia instalazioarekin jarraitzeko.



  6. OpenOffice.orgek erabiltzen duen lizentzia (LGPL) agertuko da. Hautatu Lizentzia-kontratuko baldintzak onartzen ditut eta sakatu Hurrengoa botoia jarraitzeko.



  7. Instalazioa lantzeko morroiak erabiltzailearen izena automatikoki jasotzen du sistematik. Nahi izanez gero alda dezakezu dagokion eremuan. Sakatu Hurrengoa botoia jarraitzeko.



  8. Aukeratu OpenOffice.orgen instalazio mota. Ohikoena Osoa erabiltzea da. Sakatu Hurrengoa botoia instalazioarekin jarraitzeko.



  9. Aktibatu kontrol-laukiak OpenOffice.org bulegotikako suiteak Microsoft-en Word, Excell eta PowerPoint formatuko fitxategiak automatikoki irekitzea nahi baduzu.



  10. Sakatu Instalatu botoia OpenOffice.orgek behar dituen fitxategiak sisteman instalatzeko.



  11. OpenOffice.orgen fitxategiak instalatzeko ekintzak minutu gutxi iraungo du.



  12. Sakatu Amaitu botoia instalazioaren prozesua bukatzeko.



  13. Orain Windows sistemako erabiltzaile bakoitzak bere oinarrizko instalazioa burutu behar du. Horretarako egin klik programen menuan OpenOffice.org suiteko aplikazio batean, adib. OpenOffice.org Calc.



  14. Oinarrizko instalazioaren morroia abiaraziko da. Sakatu Hurrengoa botoia.



  15. OpenOffice.orgen lizentzia bistaratuko da. Sakatu hainbat aldiz Korritu behera botoia lizentzia guztia ikusteko eta Ados botoia aktibatzeko. Ondoren, sakatu Ados botoia instalazioarekin jarraitzeko.



  16. Urrats honetan erabiltzailearen datuak sar daitezke nahi izanez gero. Sakatu Hurrengoa botoia jarraitzeko.



  17. Inoiz ez bazara OpenOffice.orgen erregistratu, oraintxe duzu aukera. Bestela, aukeratu Dagoeneko erregistratu naiz eta sakatu Amaitu botoia.

    Oharra: erregistratzeak ez du kosturik edo ez du dirurik eskatzen, OpenOffice.org bulegotikako suitea erabiltzen duten erabiltzaileen kopurua jakiteko erabiltzen da batiz bat.



  18. Instalazio pertsonala amaitutakoan arestian hautatutako aplikazioa abiaraziko da, adibidez OpenOffice.org Calc.



Mila esker OpenOffice.org erabiltzeagatik, eta on dagizula!

Euskadi, auzolana