euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
OOo nola instalatu Debian GNU/Linux sisteman

Debian GNU/Linux sistema ordenagailu batean instalatzen denean OpenOffice.org bulegotikako suitea ere automatikoki instalatu ohi da. OpenOffice.orgen euskarazko bertsioa instalatzeko aurretik sisteman dagoena desinstalatu behar da.

  1. Desinstalatzeko ireki terminala eta hasi saioa supererabiltzaile gisa su - komandoa idatziz eta root supererabiltzaileari dagokion pasahitza sartuz.

    Oharra: Ubuntu sistemak zuzeneko root supererabiltzailea ez duenez erabiltzen exekutatu beharreko komandoa sudo bash izan ohi da, eta pasahitza sisteman sortutako aurreneko erabiltzaile arruntarena izaten da.

    2. oharra: pasahitza idaztean ez da inolako karaktererik bistaratzen, ezta izartxorik ere.



  2. Supererabiltzaile gisa saioa hasitakoan OpenOffice.org desinstalatu. Erabili honako komandoa: apt-get remove openoffice.org openoffice.org-common



  3. Desinstalazioarekin aurrera jarraitzeko idatzi b hizkia eta sakatu Sartu tekla.



  4. Denbora labur baten ostean, OpenOffice.org desinstalatuta egongo da. Ez itxi terminal hau, geroago berriro erabiliko baita.



  5. Eskuratu Debian GNU/linux sistemarako prestatuta dagoen OpenOffice.org artxiboa (ohartu zaitez deb hitza duela artxiboaren izenean).



  6. Deskonprimitu artxiboa saguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta Erauzi hemen hautatuz.



  7. Artxiboa DEBS izeneko direktoriopean deskonprimituko da. Gogoratu behar da zein direktorio pean deskonprimitu den artxiboa (/home/dooteo/OpenOffice.org_Debian da).



  8. Itzuli arestian irekitako terminalera, eta joan artxiboa deskonprimitu den direktoriora: exekutatu cd /home/dooteo/OpenOffice.org_Debian/DEBS komandoa. Gogoratu bide-izena zure beharretara egokitzea.



  9. Euskarazko OpenOffice.org instalatzeko exekutatu honako komandoa: dpkg -i *.deb



  10. Denbora bat igaroko da OpenOffice.org instalatzen. Amaitutakoan itxi terminala.



  11. Batzuetan gertatu izaten da OpenOffice.orgeko aplikazioen menu osoa ez agertzea. Lasai, sistema berrabiarazitakoan agertuko baitira. Hautatu OpenOffice.orgen aplikazio bat aplikazioen menu nagusitik.



  12. Erabiltzaile bakoitzak bere instalazio pertsonalizatua burutu behar du. Sakatu Hurrengoa botoia jarraitzeko.



  13. OpenOffice.orgen lizentzia bistaratuko da. Sakatu Korritu behera botoia hainbat aldiz Ados aktibatu arte. Aktibatutakoan sakatu Ados botoia.



  14. Urratse honetan erabiltzailearen datuak sar daitezke nahi izanez gero. Sakatu Hurrengoa botoia jarraitzeko.



  15. Inoiz ez bazara OpenOffice.orgen erregistratu, oraintxe duzu aukera. Bestela, aukeratu Dagoeneko erregistratu naiz eta sakatu Amaitu botoia.

    Oharra: erregistratzeak ez du kosturik edo ez du dirurik eskatzen, OpenOffice.org bulegotikako suitea erabiltzen duten erabiltzaileen kopurua jakiteko erabiltzen da batik bat.



  16. Instalazio pertsonala amaitutakoan arestian hautatutako aplikazioa abiaraziko da, adibidez OpenOffice.org Writer.



Mila esker OpenOffice.org erabiltzeagatik, eta on dagizula!

Euskadi, auzolana