euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Euskaltzaindia

Kronologia laburra    

  • Euskaltzaindia 1919an sortu zen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lau Foru Aldundien babespean.
     
  • Lehenengo euskaltzain-sortzaileak R.M Azkue, A. Campion, K. Eleizalde eta J. Urkixo izan ziren. Gaur egun Andrés Urrutia da euskaltzainburu. 

esteka leiho berri batean irekiko da

  • 1976an Juan Carlos erregeak ofizialki onartu zuen otsailaren 26ko Dekretu baten bitartez. Estatutuak eta izena, Real Academia de la Lengua Vasca-Euskaltzaindia, onartu zituen.
     
  • 1976ko otsailaren 26ko Dekretuak Euskaltzaindiaren helburuak ezarri zituen. Honakoak ziren: euskaren gramatika-legeak ikertzea eta zehaztea; idazteko arauak ematea; hizkuntzaren eskubideak babestea; azterketa filologikoak egitea eta abar. Euskaltzaindiaren eginkizunetako bat euskara batuaren bidean aurrera egitea izan da.

     
  • Gernikako Estatutuak, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak, hau dio bere 6. artikuluaren 4. atalean: euskarari dagokionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emaile ofiziala.

     
  • 1986an Nafarroako Gobernuak, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 3. artikuluaren 3. pasartean, euskarari dagokionean Euskaltzaindia dela erakunde ofiziala onartzen du. 

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta foru aldundiek 1989an sinatutako hitzarmenaren bidez Euskaltzaindiak diru-laguntzak jasotzen ditu bertako langileak eta egoitzak mantendu ahal izateko eta hizkuntza ikertzeko egitasmoak bideratu ahal izateko. Hitzarmenaren bideoa (wmv, 2,3 MB). 

  • Euskaltzaindiaren agerkari ofizialak Euskera du izena eta urtean hirutan kaleratzen da. Euskaltzaindiak beste motatako hainbat argitalpen ere egiten ditu, baina monografikoak direnez, beste modu batean argitaratzen dira.

Euskaltzainak

Hiru euskaltzain-mota daude eta biziarteko izendatzen dituzte. Hona hemen hirurak: 

  • Euskaltzain osoak. Erabakiak hartzeko botoa eta eskumena dute. Guztira hogeita lau dira eta horien artean euskalki guztietako ordezkariak daude. Emakumezko bat baino ez dago haien artean, euskaltzain izendatutako lehena. Euskaltzainen erdiak baino gehiagok unibertsitatean egiten dute lan.
  • Ohorezko euskaltzainak. Euskararen inguruko ikertzaile entzutetsuak. Guztira 19 dira.
  • Euskaltzain urgazleak. Gaur egun 142 dira eta hainbat batzordetan lan egiten dute.

Egituraketa

Euskaltzaindiak bi sail ditu, beroien barne batzordeak antolatzen direlarik. Sailak ondoko hauek dira: 

·         Iker Saila: arlo guztietako arazo linguistiko guztien azterketa du helburu. 

·         Jagon Saila: gizarte-maila guztietan eta argitalpenetan euskara zaintzea eta berreskuratzea eta euskaraz irakasten duten ikastetxeei, itzulpen-zerbitzuei eta abarrei laguntzea du helburu.

Batzorde hauetaz gain, egiturazkoak diren beste batzuk ere badira, hain zuzen: Argitalpen batzordea, Azkue Biblioteka batzordea eta Lege-ekonomia batzordea.

Bi urtetik bi urtera berriztatzen ditu Euskaltzaindiak sailburuak, batzordeak eta batzordekideak. Batzordeetan, euskaltzain oso eta urgazleez gain, alor ezberdinetako adituak biltzen dira.

Honako hauek dira onartutako batzordeak azkeneko erabakiaren arabera: 

·         Gramatika Batzordea

·         Dialektologia eta Atlasgintza Batzordea (Hizkuntza Atlasa)

·         Onomastika Batzordea

·         Literatura Batzordea

·         Euskara batua Batzordea

·         Hiztegigintza Batzordea

·         Ahoskera Batzordea

·         Corpus Batzordea Jagon Sailekoa

·         Sustapena Batzordea Jagon Sailekoa

Aurreko horiezaz gain, egiturazko beste hiru dira: Argitalpen Batzordea, Azkue Biblioteka Batzordea eta Lege-ekonomia Batzordea.

Gaur egun egiten ari diren lanik nagusienak 

·         Orotariko Euskal Hiztegia (Euskararen hiztegi deskriptiboa)

·         Hiztegi Batua

·         Lexiko irizpideen finkapena

·         Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

·         Euskal Deituren Izendegia

·         Ponte Izendegia

·         Exonomastika

·         Toponimia lanen ikuskaritza

·         Euskal Gramatika

·         Euskal Literatura Hiztegia

·         Euskara baturako gomendio eta arau berriak

·        

Argitalpenak

Argitalpenei dagokionez, bilduma ezberdinetan antolatzen dituzte: Euskera agerkaria, Euskararen lekukoak, Iker, Onomasticon Vasconiae, Hiztegiak eta Izendegiak, Literatura Klasikoa, ... Hamar bilduma nagusitan biltzen direnaz gain, argitalpen solte batzuk ere kaleratzen dituzte (Ikusi Euskaltzaindiaren Argitarapenen Katalogoa)

Argibide gehiagotarako jo www.euskaltzaindia.net helbidera.

Euskadi, auzolana