euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Euskara mintzagai logoa

Euskara mintzagai bildumak gure hizkuntzaren sustrai, enbor, adar eta fruituak ondo asko aztertu nahi ditu eta euskaltzale guztiei ikerlan monografikoetan eskaini. Milaka urte dituen mintzaira honen jatorria, bilakaera, osagaiak, kanpora eta barrura izandako harremanak, euskal jendeak sortutako kultur adierazpideak... Halakoak eta beste gertutik eta modu arin batean ezagutzeko prest dagoen horrek badu zer irakurri, zer ikasi. Aldian-aldian Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak argitara emango dituen liburuxka hauek gure hizkuntza, gure herria, geure burua hobeto ezagutzeko aukera emango digute.

Jardunari ekiteko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak behingoan bi erakunderen elkarlana koordinatu du: Labayru eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) dira egitasmo honetako partaideak.

Bildumak honako ezaugarriak ditu:

  • Dibulgazio-lanek osatuko dute. Euskarak bere baitan biltzen dituen osagaiak, izan dituen harremanak eta sortu dituen adierazpenak aztertu nahi ditu bilduma honek, eta luzera txikiko monografia-lanetan sintetizatuta eskaini. Gaietan sakondu nahi duenak erreferentzia asko eta asko izango ditu aldean, proposatutakotik abiatuta gure hizkuntzaren zokoak ezagutzeko.
  • Edizio itxuroso eta ondo zaindua: irudiz eta argazkiz osatua, bibliografiaz lagunduta …
  • Interneterako bertsio osagarria: jatorrizko testuak abiapuntu, sareak eskaintzen dituen baliabide askori lotua. Irakurtzeko, ikusizko eta entzutezko testuetara jotzeko aukera. Horretaz gain jatorrizko bertsioak PDFetan ere eskainiko dira, interesa duen edozeinek eskura izan ditzan.
  • Jasotzaileak: euskaltzaleak oro har. Zabaltze eta banaketak paperezko euskarrian batik bat ikastetxeetara, euskaltegietara eta liburutegietara joko du. Irakasleek eskura izan dezaten nahi dugu, euren jardunean bildumak proposatutako gaiak txertatzeko aukera eskainiz, gure gazteak ere jasotzaile bihurtuz. Interesa duen irakasleak gelarako zenbait proposamen topatuko ditu.
    Euskararen geografia historikoa

    Izenburua: Euskararen geografia historikoa
    Zenbakia: 1
    Egileak: Adolfo Arejita, Ander Manterola eta Segundo Oar-Arteta
    Argitalpen-urtea: 2007
    Orri-kopurua: 56

    Laburpena:Labayru Ikastegiaren eskutik datorren Euskararen geografia historikoa ikerlanak euskarak menderik mende bizi izandako gorabeherak azalduko dizkigu, gure hizkuntzaren mapak zeintzuk izan diren irudikatuta. Munduko hizkuntza zaharrenetakoak kanpotik etorritako eraginei zelan eutsi dien, zelan asmatu duen bizirik jarraitzen ikasi ahal izango dugu.

    Euskararen geografia historikoa
    Izenburua: Ahozko hitzetatik idatzietara: ikasi eta jardun
    Zenbakia: 2
    Egilea: Ana Eizagirre
    Argitalpen-urtea: 2007
    Orri-kopurua: 48

    Udako Euskal Unibertsitateak Ahozko hitzetatik idatzietara: ikasi eta jardun ikerlana dakarkigu. XIX eta XX. mendeetan zehar irakurtzen eta idazten ikasteko aukeren bilakaera eta euskaraz idatzitakoa irakurtzeko herritarrek izan dituzten moduak zeintzuk izan diren ulertzen lagunduko dizuten gako nagusiak eskainiko dizkizu lan honek.

Azken eguneratzea: 2008/05/06
Euskadi, auzolana