euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Berripapera: aurkezpena
Euskararen Berripaperarako sarbidea

Euskararen Berripapera Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako agerkaria da, euskalgintzaren eta euskararen normalizazioaren alorrean sustatutako ekintzen berri emate aldera.

Euskaraz zein gaztelaniaz argitara eman eta dohainik zabaltzen den agerkari hau 1992an jaio zen.

Sortu zenetik hona, bere sortze-asmoei bizkar eman gabe, ibilian-ibilian eta sasoian sasoiko ager moldeei erreparatuz, itxura, formatua eta edukia aldatuz joan da. Egungo agerkariaren paperezko eredua 2011ko abenduan kaleratu zen, 217. zenbakiarekin. Era berean, erronka berriei era egokian erantzuteko asmoz, Internetek eta sare sozialek eskaintzen dituzten baliabideak erabilita, edizio digitala ere martxan jarri da. Horrela, nahi duenak edizio digitala hamabostean behin jasoko du, eta, aldi berean, bi hilabetean behin paperezko bertsioa.

Euskararen Berripapera

Azken eguneratzea: 2013/06/25
Euskadi, auzolana