euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Terminologia alorrekoak

Terminologia-lanaren metodologiako eskuliburua

Terminologia-lanaren metodologiako eskuliburua (pdf, 179,45 kB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2002, ISBN 84-457-1929-7.

Terminologia-lanaren urratsak eta jarraitu beharreko metodologia azaltzen da.

Terminologia hiztegia

Terminologia hiztegia (pdf, 140,25 kB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2002, ISBN 84-457-1928-9.

Terminologia-lanetan erabiltzen diren izendapenak eta dagozkion kontzeptuak biltzen dira.

Izen geografikoen glosarioa

Izen geografikoen glosarioa (pdf, 170,05 kB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2001, ISBN 84-457-1779-0.

Glosario honetan kontsulta egitean, bilatzen dugun izen geografikoaren definizioa eta dagokion arlo edo erreferentzia aurkituko ditugu; era berean, gaztelaniazko eta frantsesezko sinonimoak ere ematen ditu. Erregistratutako izen geografikoak Geografia Fisikoaren eta Giza Geografiaren arloetakoak dira eta ordena alfabetikoan antolatu dira.

Nekazaritza hiztegia

Nekazaritza  hiztegia, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1995, ISBN 84-457-0624-1.

Hiztegi honetara nekazaritzan eta abeltzantzan erabiltzen diren euskarazko kontzeptu batzuk biltzen dira. Liburuaren lehen zatian euskal sarrerak eta horiei dagozkien gaztelaniazko eta frantsesezko ordainak adierazten dira; bigarrenean, berriz, gaztelania-euskara, frantses-euskara eta latin-euskara indizeak eskaintzen dira.

Bide seinaleak

Bide seinaleak, HAEE-IVAP, Eusko Jaurlaritza, Oñati, 1994, ISBN 84-457-0377-3.

Liburuxkak Euskal Herriko kale eta errepideetan erabilitako bide-seinaleen euskal ordainak jasotzen ditu.

Euskal herriko herri erakundeen barne errotulazioa

Euskal herriko herri erakundeen barne errotulazioa, HAEE-IVAP, Eusko Jaurlaritza, Oñati, 1992, ISBN 84-777-094-8.

Euskal Herriko herri-erakundeetan erabilitako euskarazko nahiz gaztelaniazko barne-errotuluak.

Hasiera

Euskadi, auzolana