euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Arlo Soziolinguistikoa
Mapak
IV. Mapa Soziolinguistikoa

IV. Mapa Soziolinguistikoa (pdf, 1,14 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2009, ISBN 978-84-457-2942-7.

IV. Mapa Soziolinguistikoak 2006ko Biztanleria eta Etxebizitzen Estatistikan bildutako datuak ditu oinarritzat eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria osoa hartzen du aintzat. Datuen ardura EUSTAT erakundearena da, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak datu horien ustiaketa egin du. Mapa Soziolinguistikoak lau aldagai aztertzen ditu: batetik, hizkuntza gaitasunaren bilakaera (1981eko zentsuan txertatutako aldagaia); bestetik, biztanleriaren lehen hizkuntza (1986. urtean txertatutako aldagaia); hirugarrenik, hizkuntza gaitasunaren eta lehen hizkuntzaren arteko gurutzaketa, BILA indizea (1986tik aurrerako datuak kontuan hartuz); eta, azkenik, etxeko erabilera (1991. urtean gaineratutako aldagaia). Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen bilakaera berri izateko ikuspegi zabala ematen digu: hizkuntza gaitasunaren kasuan hogeita bost urtekoa, lehen hizkuntzaren kasuan hogeikoa eta etxeko erabilerarenean hamabostekoa.

III. Mapa Soziolinguistikoa

III. Mapa Soziolinguistikoa (pdf, 6,34 MB) (liburua + CD-a), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2005, ISBN 84-457-2236-0.

III. Mapa Soziolinguistikoa Euskal Autonomia Erkidego eta hiru lurralde historikoen 2001eko egoera soziolinguistikoa eta 1981-2001 bitarteko bilakaera aztertzen dira. Datu orokorrak eskualdeka eskaintzen dira.

II. Soziolinguistikazko Mapa (1. Alea)

II. Soziolinguistikazko Mapa (1. alea) (pdf, 202,50 kB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1997, ISBN 84-457-1268-3.

II. Soziolinguistikazko Maparen lehen liburukian Euskal Autonomi Erkidego eta hiru lurralde historikoen 1991ko egoera soziolinguistikoa eta 1981-1991 hamarkadan izan den bilakaera aztertzen dira. Datu orokorrak eskualdeka eskaintzen dira. Bestalde, euskararen erabileran gehien eragiten duten faktoreei buruz I. Soziolinguistikazko Inkestan (1991) proposatutako hipotesiak berretsi egin dira zentsuan jasotako datuekin.

II. Soziolinguistikazko Mapa (2. alea)

II. Soziolinguistikazko Mapa (2. alea) (pdf, 598,13 kB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1998, ISBN 84-457-1268-3.

II. Soziolinguistikazko Maparen bigarren liburukian eskualdekako azterketa egituratua egin da. Eskualde bakoitzari buruzko txostenean udalerri-mailako informazioa emateaz gain, 10.000 biztanletik gorako udalerrietan informazioa auzoka ere eman da. Hiriburuek, gainera, trataera berezia izan dute eta euren eskualdekako txostenaren barruan atal bana eskaini zaie, auzoka aztertuz. Horrez gain, argitalpenarekin batera, datu estatistiko guztiak EUSTATen HEDAPEN formatuan eskaintzen dira eta datuen trataera egin ahal izateko PC-AXIS Windows 1.5 programa ere erantsi da.

II. Soziolinguistikazko Mapa (3. alea)

II. Soziolinguistikazko Mapa (3. alea) (pdf, 70,94 kB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1998, ISBN 84-457-1268-3.

II. Soziolinguistikazko Maparen hirugarren liburukian 1996ko erroldan jasotako datuen azterketaren emaitzak bildu dira.

Soziolinguistikazko Mapa.

Soziolinguistikazko Mapa. 1986. Urteko Erroldaren Araberako Euskal Autonomi Elkarteko Azterketa Demolinguistikoa, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1989, ISBN 84-7542-693-X.

Soziolinguistikazko mapa honek Euskal Autonomia Erkidegoko euskararen egoera deskribatu eta hizkuntza-plangintzarako tresna baliagarria eskaintzen du. Izan ere, 1986ko erroldak biztanleriaren ama-hizkuntza eta hizkuntza-gaitasunari buruko informazioa ematen du. Euskarari buruz bildutako datuotan oinarrituz, gaurko hizkuntza-egoera hobeto ezagutzeko eta gertatzen ari diren prozesuen berri izateko zenbait adierazle sortu dira.

Hasiera

Azken eguneratzea: 2015/04/17
Euskadi, auzolana