euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Arlo Soziolinguistikoa
Ikerketak

Euskara EAEn: gaitasuna, erabilera eta iritzia (pdf, 4.395 kB) Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2013, ISBN 978-84-457-3307-3.

"Zein dira hiru hizkuntza-dimentsio horiei lotuen agertzen diren biztanleriaren izaera eta ezaugarriak?"

Portada del informe

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek euskara sustatzeko erabili dituzten diru-baliabideei eta giza baliabideei buruzko azterketa egin du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Ikerketa bi urtez behin egiten da. Lehena 2002an egin zen, beraz 2010eko aurrekontu likidatuetan oinarritutako azken hau bosgarrena da. Ikerketaren unibertsoa EAEko 5.000 biztanletik gorako udalerriek, hiru lurraldeetako foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztiek osatzen dute. Ikerketa SIADECOk egin du.

Portada del informe

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bere dirulaguntza-deialdien ebaluaketa egin du. Deialdiak honako bost hauek dira: IKT, Euskalgintza, Hedabideak, LanHitz eta EBPN. Ebaluaketaren helburua dirulaguntza bidez sustatzen diren programen eraginkortasuna neurtzea izan da. Programa bakoitzaren helburuak eta ezaugarriak zehatz-mehatz aztertu dira, baita dirulaguntza-deialdien kudeaketa bera ere. EFQM Kalitate eta Bikaintasun eredua oinarri hartu da, eta deialdia argitaratzetik diruz lagundutako egitasmoak eta produktuak garatu bitarteko prozesu eta alderdi guztiak aztertu dira. Halaber, egitasmo edo produktu horiek euskararen erabileran eragindako inpaktua estimatu da. Horretarako, dirulaguntza-deialdia kudeatzen duten teknikarien iritzia ez ezik, laguntzen onuradunak izan diren erakundeetako ordezkarienak eta agenteenak ere jaso dira. Ikerketa Euskal Herriko Unibertsitateko UNESCO Katedrak egin du.

Txostenaren azala

Txosten hau (pdf, 428,98 kB), nerabeek sare sozialetan dituzten praktika linguistikoak ezagutu eta bertan esku hartzeko burututako esperientzia baten azalpena da.

Kultur Kabiak eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean garatutako proiektua izan da eta hiru erakunde publikoren babesa jaso du: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarena, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiarena eta Bilboko Udaleko Euskara Sailarena.

Txostenaren azala

EBPN: Euskararen egoerari eta bilakaerari buruzko adierazleak. Txostena (pdf, 857,46 kB).

Txostenaren azala

Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzen, 2010 emaitzen txosten nagusia (924 kB).

Txostenaren azala

2008an euskararen sustapenerako erabilitako aurrekontu publiko, diru-laguntza eta giza baliabideen ikerlana (pdf, 2,16 MB).

Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak

Esti Amorrortu, Ane Ortega, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña: Erdaldunen euskararekiko aurreritziak eta jarrerak (pdf, 2,23 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2009, ISBN 978-84-457-29458-8.

Ikerketa kualitatiboan oinarrituta dagoen azterlana da. Euskadiko biztanleriak dituen ezaugarri soziodemografikoak aztertzetik haratago, erdaldunek euskararekiko dituzten aurreritziak eta jarrerak aztertzeko asmoz, Unesco Etxearen Amarauna taldearekin lankidetzan eginiko ikerketa-proiektu baten emaitzak jasotzen ditu argitalpenak.

Euskararen belaunez belauneko transmisioa EAEn

Euskararen belaunez belauneko transmisioa EAEn (pdf, 4,88 MB), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2008, ISBN: 978-84-457-2768-3.

Honako ikerketa hau hizkuntzaren familia bidezko transmisioa aztertzen saiatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko(EAEko) gurasoengandik seme-alabenganako transmisioa, hain zuzen.  Azterketarako aukeratutako unibertsoa bi gurasoekin bizi diren 2 eta 29 urte bitarteko seme-alabek osatzen dute. Beraz, analisiaren oinarrizko unitateak seme-alabak dira (462.593 gazte). Ikerketa egiteko datuak 2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuan jasotako informaziotik atera dira eta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak landutako diseinu bati jarraituz, EUSTATek propio egindako ustiapen bati esker lortu dira.

Euskararen erabilera eta transmisioa Olabide ikastolako ikasle ohien adibidea

Euskararen erabilera eta transmisioa. Olabide ikastolako ikasle ohien adibidea (pdf, 428,89 kB), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2005, ISBN: 84-457-2235-2.

Gasteizko Olabide ikastolako ikasle ohien euskararen erabilera eta familia-transmisioaren azterketa. Gaur egun 26 eta 41 urte bitartekoak dira Lizeoan ikasle izandako horiek.

Euskararen erabilera eta transmisioa Santo Tomas Lizeoko ikasle ohien adibidea

Euskararen erabilera eta transmisioa. Santo Tomas Lizeoko ikasle ohien adibidea  (pdf, 351,04 kB), Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2005, ISBN: 84-457-2301-4.

Donostiako Santo Tomas Lizeoko ikasle ohien euskararen erabilera eta familia-transmisioaren azterketa. Gaur egun 31 eta 47 urte bitartekoak dira Lizeoan ikasle izandako horiek.

Hizkuntza Biziberritzeko Saioak

Hizkuntza Biziberritzeko Saioak / Experiencias de Inversión del Cambio Lingüístico / Récupération de la Perte Linguistique / Reversing Language Shift (pdf, 3,41 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2002, ISBN 84-457-1932-7.

Eremu Urriko Hizkuntzei buruzko VII. Nazioarteko Biltzarraren inguruko liburua. Bertan, Bilbon 1999an egindako biltzarrean aurkeztu ziren hitzaldiak, komunikazioak eta posterrak biltzen dira.

Hasiera

Azken eguneratzea: 2016/05/09
Euskadi, auzolana