V. Inkesta Soziolinguistiko honen bidez, 2011ko hizkuntza-egoeraren azterketa zehatzaz gain, aurreko hogei urteko (1991-2011) azterketa diakronikoa osatzen da, euskararen lurralde guztietan jasotako informazio seriatua eskainiz.
Azterlan honetan Euskal Herri osoan 2006an egindako laugarren inkesta soziolinguistikoaren emaitza nagusiak jaso dira. Euskal Autonomia Erkidegoak, Iparraldeak eta Nafarroak eta Euskal Herriak oro har gaur egun duten egoera soziolinguistikoaren azterketa sakona egin da. Honako hauek jaso dira: biztanleriaren ezaugarri nagusiak, hizkuntza-gaitasuna; hizkuntzaren transmisioa, euskararen erabilera, euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerak eta azkenik ondorioak idatzi dira.
Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta 2001. Euskararen Jarraipena III (pdf, 77 kB) /Encuesta Sociolingüística de Euskal Herria 2001. La continuidad del euskera III / Enquête sociolinguistique du Pays Basque 2001. LA continuité de la langue basque III / Sociolinguistic Survay of the Basque Country 2001. The continuity of basque III, Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2003, ISBN 84-457-2049-X.
Azterketa honetan Euskal Herrian egin den hirugarren soziolinguistikazko inkestaren (2001) emaitza nagusiak jasotzen dira. Euskal Herriaren gaur egungo egoera soziolinguistikoaren azterketa sakona egitea. Horretarako, honako hauek jorratu dira: hizkuntza-gaitasunaren bilakaera; euskararen erabilera familian, lanean eta eremurik formalenetan; euskararen erabilera sustatzeari buruzko interesa eta jarrera; familia bidezko transmisioaren diagnosia eta euskaldun berrien azterketa.
Encuesta Sociolingüística de Euskal Herria 1996. La Continuidad del Euskera II / Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta 1996. Euskararen Jarraipena II / Enquête Sociolinguistique au Pays Basque 1996. La continuité de la Langue Basque II, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, EKE, 1997.
Azterketa honetan Euskal Herrian egin den bigarren soziolinguistikazko inkestaren (1996) emaitza nagusiak jasotzen dira. Euskal Herriaren gaur egungo egoera soziolinguistikoaren azterketa sakona egitea, ondoko gaiei buruz dagoen informazioa egiaztatzeko: hizkuntza-gaitasunaren bilakaera; euskararen erabilera eremuka; aldi berean, euskararen erabilera sustatzeko hartu beharreko neurriei buruz biztanleriaren interes eta jarreretan sakontzea; familia bidezko diagnosia egitea eta euskaldun berrien erakarpena eta hizkuntza-jokabidea aztertzea.
Euskal Herrian egin den lehen soziolinguistikozko inkestaren (1991) laburpena. Bertan, hizkuntza-gaitasuna, hizkuntzaren erabilera eta herritarren euskararekiko jarrera eta interesa aztertzen dira.