euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Arlo sozio-ekonomikoa

Euskararen eragin ekonomikoa

Euskararen balio eta eragin ekonomikoa. Laburpena (PDF, 550 KB) ,  Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2015

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari euskarak egiten dion ekarpena ezagutu, euskarak sortzen duen aberastasun ekonomikoa neurtu eta euskara-sektoreen dimentsio eta balio ekonomikoa kuantifikatzea izan da ikerlan honen helburua.

Euskararen eragin ekonomikoa

Euskararen balio eta eragin ekonomikoa. Txostena (PDF, 5 MB),  Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2015

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari euskarak egiten dion ekarpena ezagutu, euskarak sortzen duen aberastasun ekonomikoa neurtu eta euskara-sektoreen dimentsio eta balio ekonomikoa kuantifikatzea izan da ikerlan honen helburua.

Euskararen erabilera lan munduan

Euskararen erabilera lan munduan. Erabilera planen metodologia. 1996ko abenduaren 12an egindako mintegira aurkeztutako txostenak, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1997, ISBN 84-457-1164-4.

Lan-munduan euskararen erabilerari buruzko mintegian aurkeztutako txostenak jasotzen dira. Liburuaren lehen atalean enpresa pribatuetako mikroplanak jorratzen dira eta bigarrenean, aldiz, herri-administrazioko mikroplanak.

Euskara arlo sozioekonomikoan

Euskara arlo sozioekonomikoan, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1998, ISBN 84-457-1289-6.

Liburuxka hau enpresei, era ulergarri eta errazean, lan-mundua eta euskara elkartzeko bideak erakutsi eta eskaintzeko argitaratu da. Bertan, euskararen erabilera-planei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da: zergatik eta nola egin euskararen erabilera-planak, nolakoak diren eta horretaz non lor daitekeen informazio gehiago. Azkenik, euskarak arlo ekonomikoan jokatu behar duen paperari buruz EAEko lan-munduan ezagunak diren batzuen iritziak eskaintzen dira.

Azken eguneratzea: 2016/05/05
Euskadi, auzolana