euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Administrazio arloa

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren argitalpenak administrazio arloari buruz:

Euskararen erabileraren normalizazioa herri-administrazioetan

Euskararen erabileraren normalizazioa herri-administrazioetan
IV. Plangintzaldiaren (2008-2012) tarteko ebaluazio-txostena (pdf, 9.494 kB).

86/1997 Dekretuaren 6. artikuluari jarraiki, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak plangintzaldi bakoitzaren hirugarren urtea betetakoan eta plangintzaldi bakoitza amaitutakoan, txostena igorri beharko dio Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluari herri-administrazio bakoitzerako ezarritako helburuak zein neurritan bete diren ebaluatuz. 2010. urtean, IV. Plangintzaldiaren (2008-2012) hirugarrenean, tarteko balorazio-txostenari ekin zitzaion.

Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana

Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana. IV. Plangintzaldia (2008-2012) (pdf, 785,88 kB).

2008ko uztailaren 1ean onartu zuen Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren Erabilera Plana. Eranskinetan garatzen dira Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak, Metodologia, eta Hizkuntzaren egoera. Berritasun moduan aipa daitezke: erabilera oinarri izatea, langile gehiagoren parte hartzea, metodologia aldaketa eta antolaketa-egituraren garrantzia.

Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak

Eusko Jaurlaritzan Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak. IV. Plangintzaldia (2008-2012) (pdf, 426,05 kB).

Erabilera planak taxutzeko oinarri eta helmuga orokorra erakusten dute. Ondoren, sailetako erabilera planetan zehaztu eta gorpuztuko dira. Aipagarriak dira: Administrazioaren jarrera proaktiboa, kalitatezko komunikazioen aldeko apustua eta sortze lanaren aldekoa.

Herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko irizpideak.

Herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko irizpideak. IV. Plangintzaldia (2008-2012) (pdf, 666,13kB).

III. Plangintzaldiaren balorazioak agerian utzi zituen etorkizunerako lan-ildoak. Haiei jarraituz diseinatu eta onartu zuen Eusko Jaurlaritzak bere Erabilera Plana. Bada, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Eusko Jaurlaritzaren plan horren irizpide nagusiak bildu eta gainerako herri-administrazioen esku jarri ditu, beharrezko egokitzapenak eginda, lagungarri izango direlakoan erabilera planak diseinatu eta garatzerakoan.

Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioetan

Euskararen erabilera herri-administrazioetan. III. Plangintzaldiaren balorazio txostena (2003-2007) (pdf, 408,65 kB).

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua. Dekretu horren arabera, entitate bakoitzak euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu eta gauzatu behar du, euskal herri-administrazioetan hizkuntzaren normalizazio prozesua hezurmami dadin.

Bada, Dekretu horren 6. atalari jarraiki, III. Plangintzaldiari dagokion balorazio txostena egin du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, eta horren berri eman dio Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari, herri-administrazioetan hizkuntza normalkuntza zertan den ezagutzera emateko.

III. Plangintzaldiaren balorazio txosten horrek badu alde kuantitatiboa eta alde kualitatiboa; azken honetan adituek, normalkuntza teknikariek eta arduradun politikoek hartu dute parte, eta ekarpenik garrantzitsuak egin dituzte; bat azpimarratzekotan, ondoko hauxe nabarmentzen da: etorkizunera begirako lan ildoen proposamena.

Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioetan

Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioetan III. PLANGINTZALDIA (2003-2007). Balorazio txostenaren aurrerapena (pdf, 466,58 kB).

Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioetan

Euskararen erabilera administrazioan: ihardunaldiak Eusko Jaurlaritza, 1995 (agortua).

Argitalpen honetan Amorebieta-Etxanon 1995eko ekainaren 22 eta 23an antolatutako Euskararen erabilera Administrazioan deituriko jardunaldietako ponentziak jasotzen dira. Hain zuzen ere, udaletan (Aulestia, Lezo, Irun eta Donostia) eta foru-aldundietan (Gipuzkoako Foru Diputazioa) egiten ari diren euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoen berri ematen da, baita Bergara eta Antzuolako udaletan burutzen ari den AEBE (Administrazioan Euskara Bultzatu Erabili) proiektuarena ere. Era berean, euskararen normalkuntzaren inguruan sortutako lan-taldeetako partehartzaileen iritzi, asmo eta kezka batzuk ere bildu dira.

Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioetan

Euskararen erabileraren normalkuntza prozesuaren ebaluazioa euskal herri administrazioetan, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1996, ISBN 84-457-1048-6 (agortua).

Ebaluazio-txosten hau Euskal Herri Administrazioen hizkuntza-normalkuntzarako prozesuaren azterketa eta jarraipena egiteko bide bat da. Bertan, besteak beste, EAEko herri-administrazioetako (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak) eta beste erakunde batzuetako (Eusko Legebiltzarra, Euskal Herriko Unibertsitatea) lehen plangintza aldiaren betetze-maila aztertzen da. Hasieran, Lehenengo Plangintzaren diagnostikoa egiten da. Ondoren, hizkuntza eskakizun bat ere egiaztatu ez duten langile publikoen egoerari buruzko diagnostikoa egiten da, baita planaren garapenari buruzko gorabeheren azterketa ere. Azkenik, besteren artean, erakunde bakoitzaren planaren betetze-maila ere eskaintzen da.

Hasiera

Azken eguneratzea: 2014/10/30
Euskadi, auzolana