euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Ereduak

Eusko Legebiltzarrak, 1999ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkuran EBPN berresteaz gain, EBPN Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan eta hiri handietan garatzeko oinarrizko irizpideak aztertzeko eskatu zuen:

Hori horrela, Euskararen Aholku Batzordeak 2000ko lan-egitarauan, hiriburuetan ez ezik 5.000 biztanletik gorako udalerrietan ere EBPN garatzeko oinarrizko azterketa eta proposamena egitea hobetsi zuen. Euskararen Aholku Batzordearen erabaki hori betetze-aldera, HPSk, hiriburuetan ez ezik, udaletan ere EBPN garatzeko oinarrizko azterketa egin du.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia gidari, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletan garatzeko moduko plan xehatuak egin nahi izan dira, udalek euskararen erabilera areagotzeko lanetan gida eta erreferentzia egokitua izan dezaten. Lan hori buruturik, Euskararen Aholku Batzordearen Osoko Bilkuran 2001eko martxoaren 27an aurkeztu eta onartu zen.

Udalez udaleko egokitzapena egitea ezinezkoa zenez, udal-ereduak edo taldeak definitu dira bi parametrori begiratuta: udal bakoitzaren biztanle-kopurua, 1996ko Erroldako datuen arabera, eta euskaldun-kopuruaren portzentajea.

Euskaldunen kopuruari begiratuz, talde hauek eratu dira:

  • %15era bitarteko euskaldunen portzentajea duten udalerriak.
  • %15etik %50era bitartekoak.
  • %50etik eta %70era bitartekoak.
  • %70etik gorakoak.

Udalen tamainari begiratuz gero:

  • 5.000tik 10.000ra bitarteko biztanle-kopurua duten udalerriak.
  • 10.000 biztanle baino gehiago dituztenak.

Beraz, parametro horiek aplikatuta, zazpi talde sortzen dira. Horietaz gain, hiriburuak, bakoitza bere aldetik aztertzea erabaki da, Eusko Legebiltzarraren aginduari jarraiki. Hortaz, honako ereduok landu dira:

Euskaldunen

portzentajea

Biztanlekopurua

 

Hiriburuak

5.000-10.000 10.000tik gora

%15era arte

           A1

 

A2

 

 

 

Bilbao

 

 

Donostia

 

 

 

Gasteiz

 

%15etik %50era

B1

B2

%50etik %70era

C1

C2

%70etik gora

D

D ereduan udalerri guztiak hartu dira kontuan, biztanle-kopuruari begiratu gabe.

Euskadi, auzolana