euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Euskararen Aholku Batzordea: aholku-gomendioak

Sarrera | Egitura eta osaera

EABk egitekoen artean ditu, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea eta euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Eusko Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei.

IKT Gomendioak (pdf, 983 Kb)
Gu gazteok (pdf, 998 Kb)
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (pdf 837 kb). Vitoria-Gasteiz, 2015
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (pdf 845 kb). Vitoria-Gasteiz, 2012
Itun Berritu Baterantz

XXI.mende hasierarako Hizkuntza Politikaren oinarriak. Itun Berritu Baterantz. Eranskina (pdf, 504,89 kB). Vitoria-Gasteiz, 2009.

Itun Berritu Baterantz

XXI.mende hasierarako Hizkuntza Politikaren oinarriak. Itun berritu baterantz (pdf, 514,28 kB). Vitoria-Gasteiz, 2009.

Gogoeta irekiaren ondorengo txostena. Ingelesezko bertsioa (pdf, 222,38 kB).

Eztabaidarako gaiak

Eztabaidarako gaiak (pdf, 694,46 kB). Vitoria-Gasteiz, 2008.

Batzorde-atal Bereziko kideen ekarpenak

Batzorde-atal Bereziko kideen ekarpenak (pdf, 2,74 MB). Vitoria-Gasteiz, 2008.

Oinarrizko txostena. 2008ko apirilak 29

Oinarrizko txostena. 2008ko apirilak 29 (pdf, 532,62 kB). Gasteiz, 2008.

Ingelesezko bertsioa (pdf, 278,70 kB).

Euskara hedabideetan

Euskara hedabideetan (pdf, 2,98 MB), Gasteiz, 2008, 348 or.

Argitalpen honek, euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan izeneko gaia oinarritzat harturik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskariz 17 adituk prestatutako txostenak jasotzen ditu.

Euskararen Aholku Batzordea: 2003. urteko oroitza (pdf, 1,48 MB). Txosten honetan Hizkuntza Politikaren arloan, 2003. urtean garatu diren ekimenak jaso dira.

Euskalduntze-alfabetatzearen etorkizunerako oinarriak eraginkortasunari eta kalitateta hobetzeari begira

Euskalduntze-alfabetatzearen etorkizunerako oinarriak eraginkortasunari eta kalitatea hobetzeari begira (pdf, 333,95 kB).

Euskararen Geroratzearen Jarraipenerako Batzorde-atalak 2003. urtean egindako azterketaren eta hausnarketaren emaitza da.

Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udalereduekin uztartzea

Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udal-ereduekin uztartzea (pdf, 167,04 kB).

Euskal hiritar guztiei, eta, bereziki, irakaskuntzan nahiz udal mailako EBPNren garapenaren arloan diharduten eragile publiko zein pribatuei zuzendutako aholku-proposamenak biltzen dituen lana.

Euskararen kalitatea - Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako

Euskararen kalitatea — Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako (pdf, 179,79 kB).

Kalitatean eragiten duten esparruak zeintzuk diren zehaztearekin batera, aurrerantzean segitu beharreko bidea seinalatzen du lan honek.

Esparru Sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak

Esparru Sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hitzkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa ete eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak  (pdf, 1,92 MB).

2004. urtean Euskararen Erabileraren Jarripenerako Batzorde-atalak egindako hausnarketaren emaitza da.  Esparru sozioekonomikoan euskararen erabilerari buruz izandako gogoeta jasotzen da; azken urteotako ibilbidea aurkeztu ondoren, adierazle kuantitatiboen bidez esparru horren irudia ematen da. Ikerlana osatzeko, aldeko nahiz aurkako aldagaiak aztertu ondoren, etorkizunerako proposamenak eta lan-ildoak zehazten dira.

EABren Lege Garapenerako Batzorde-atalaren 2001. urteko txostena (pdf, 514,15 kB). Txosten honen helburua Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10eko bilkuran onetsitako 4. Erabakiari erantzutea da. Zera dio hitzez hitz erabakiak: “Eusko Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du euskararen erabilera normalizatzeari buruzko legedia garatzea, bai gunerik euskaldunenetan, bai hedabideetan, zein Euskal Herrian egoitza duen Estatuko Administrazioan, esparru sozioekonomikoan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan, eta kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen bermean, hobari fiskaletan zein toki-erakundeetan euskara erabiltzeko normalizazio-ekimenek aurrera egin dezaten.

Euskararen Aholku Batzordea: 2000. urteko oroitza (pdf, 247,85 kB). Txosten honetan Euskararen Aholku Batzordearen eskutik eta bere urteko lan-egitarauari jarraiki, 2000. urtean garatu diren ekimenak jaso dira.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia(pdf, 337 Kb). Vitoria-Gasteiz, 1999
Euskararen politikarako oinarrizko irizpideak

Euskararen politikarako oinarrizko irizpideak (pdf, 68,42 kB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1993, ISBN 84-457-0332-3.

Euskararen Aholku Batzordeak erakunde, elkarte eta norbanakoentzat kaleratutako hizkuntza-politikari buruzko gogoeta-lana da.

Euskararen Normalkuntza Irakaskuntzan

Euskararen Normalkuntza Irakaskuntzan (pdf, 3,12 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1992, ISBN 84-457-0178-9 (agortua).

Euskararen Aholku Batzordeak prestatu du azterlan hau, irakaskuntzan diharduten erakundeei euskararen norabidea zehazteko. Bertan, irakaskuntzan orain arte egindakoa kontuan hartuz eta egungo arazo nagusiak aztertuz, aurrera begira jarraitu beharreko irizpideak aurkezten dira.

Euskararen Erabilera Normaltzeko Udal Araudiaren Lege Oinarriak

Euskararen Erabilera Normaltzeko Udal Araudiaren Lege Oinarriak (pdf, 2,28 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1991, ISBN 84-457-0011-1 (agortua).

Txosten honetan euskararen erabilerari buruzko udal-araudia egitean kontuan hartu behar diren lege-oinarriak aipatzen dira, gai horri buruzko erabakiek oinarri sendoa izan dezaten.

Udaletako Hizkuntza Politikarako Proposamena

Udaletako Hizkuntza Politikarako Proposamena (pdf, 2,87 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1991, ISBN 84-7542-981-5 (agortua).

Txosten honek udalen hizkuntza-normalkuntzarako irizpideak aztertu eta normalkuntza hori aurrera eramateko gomendio batzuk ematen ditu.

Euskal Eskola Publikoaren Lege Zirriborroari Iradokizunak

Euskal Eskola Publikoaren Lege Zirriborroari Iradokizunak (pdf, 1,37 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, ISBN 84-7542-815-0 (agortua).

Lan honetan Euskararen Aholku Batzordeak Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen gainean egindako hausnarketak jasotzen dira.

Euskararen politikarako oinarriak

Euskararen politikarako oinarriak (pdf, 5,02 MB), Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 1983, ISBN 84-7542-036-2 (agortua).

Lan honetan bi puntu izan dira Euskararen Aholku Batzordeak nagusiki aztertu dituenak: bere eginkizuna sortze dekretuak dioenaren barruan zehaztu eta definitu, eta euskara lanetarako oinarrizko irizpideak finkatu.

Hasiera

Azken eguneratzea: 2016/11/04
Euskadi, auzolana