euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Euskararen Aholku Batzordea: egitura eta osaera


Sarrera | Aholku eta gomendioak

Euskararen Aholku Batzordearen kide anitzeko organoak ondorengoak dira:

  • Batzorde Osoa. Hauek dira bere egitekoak:

a) Jaurlaritzak eskatuta, EAEko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea.

b) Euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei.

c) Hizkuntzari loturiko gaietan eskumenik duten herri-aginteen jarduera koordinatua bermatzeko neurriak proposatzea.

d) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari eta betetzeari buruzko txostenak egitea.

e) Batzorde-atal Iraunkorrak egingo duen ekintzen urteko oroitza onartzea.

f) Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoak ekintzen urteko oroitidazkian txertatuko du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren garapenari buruzko ebaluazioa.

g) Batzorde-atal bereziek proposamenak eta txostenak eginez gero, horiek aztertzea.

h) Legeek edo erregelamenduek aitortutako beste edozein egiteko.

  • Batzorde-atal Iraunkorra. Hauek dira bere egitekoak:

a) Euskararen Aholku Batzordearen gaien ohiko tramitazioa, Batzorde Osoaren bilerarik ez denean.

b) Aholku Batzordearen ekintzen urteko oroitidazkia egitea, Batzorde Osoak onar dezan.

c) Legeek, erregelamenduek edo Aholku Batzordearen Batzorde Osoak agindutako beste edozein gai.

  • Batzorde-atal bereziak. Aholku Batzordearen Batzorde Osoak edo Kultura sailburuak batzorde-atal bereziak sortzea erabaki dezakete, gai zehatzei buruzko lanak eta txostenak egiteko. Batzorde-Osoaren Erabakia edo Kultura sailburuaren Agindua beharko da horretarako. Hauek dira beren egitekoak:

a) Batzorde Osoari eta Batzorde-atal Iraunkorrari laguntzea beren eginkizunetan.

b) Euskararen Aholku Batzordeak eskatutako oinarrizko azterlanak egitea.

c) Batzorde-atal berezia sortzeko onartutako Ebazpen edo Aginduan zehazten diren azterlan eta txostenak egitea.

Hauek dira eratu diren batzorde-atal bereziak: Toponimia, Terminologia, Lege-garapena, Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan, XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak, eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak.

  • Batzorde-atal berezien batzorde iraunkorrak. Euskararen Aholku Batzordearen batzorde-atal bereziek ere batzorde iraunkorrak eduki ahal izango dituzte, eta batzorde iraunkor horietako kideak Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko ditu. Dagoeneko, XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak izeneko Batzorde-atal Bereziaren Batzorde-atal Iraunkorra eratu da.

Euskararen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduaren araudia 176/2007 Dekretuan jasotzen da.

Antolamendua eta funtzionamendua:

Azken eguneratzea: 2013/10/17
Euskadi, auzolana