euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskarazko softwarea deskargatzea
 
Euskarazko softwarea: Euskararen egoera neurtzeko softwarea



Finantza-etxeen neurgailua: euskararen erabilera-adierazleak neurtzeko aplikazioa
Aplikazioa finantza-etxeen lana errazteko sortu da, eta erakundeek modu arin eta eraginkorrean euskararen erabilera neurtzeko adierazleak kudeatu dezaten. Helburua, beraz, honakoa da:
  • neurtu nahi den gunearen arabera galdetegiak sortu ahal izatea
  • gunez guneko datuak jaso ahal izatea
  • guneei buruzko hainbat kontsulta eta txosten egin ahal izatea
  • erakundeak euskararen erabilera hobeto kudeatzeko aukerak hobeto identifikatu ahal izatea
Neurgailua erabiltzeko, honako aplikazio hauek instalatu behar dira:

- Java Makina birtuala: Java Runtime environment 1.6
- Aplikazio-zerbitzaria: Tomcat 5.5.27
- Datu-base zerbitzaria: MySQL 5.1

Neurgailua, beraz, software librean eginda dago eta kode irekian zabalduko da.

Aplikazioa eskuratu nahi duenak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin harremanetan jarri eta berehala bidaliko zaio. Horretarako, j-aizpurua@ej-gv.es helbidera idatzi edo 945 01 92 97 telefonora deitu beharko da.
Euskadi, auzolana