Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Toponimiako eta kartografiako erreferentzia-lanak

Atal honetan toponimiako argitalpen bi eta zenbait lan aurkezten dira. Leku-izenak finkatu eta kartografian kokatzeko nahiz normatibizazio linguistikoa gauzatzeko argibideak, irizpideak eta azalpenak jasotzen dira horietan. Helburua, beraz, kartografiari eta, batez ere, toponimiari buruzko material lagungarria interesdunen eskura jartzea da.

Toponimia eta kartografia: Oinarrizko EskuliburuaToponimia-lan baten xede behinenak leku-izenak zehaztea eta kartografiako erreferentziak finkatzea dira, hau da, izena dagokion lekuan kokatzea eta zuzen idaztea. Horretarako, izenok dokumentatu, jaso, sailkatu, hautatu eta arautu egin behar dira; zeregin horietako bakoitzaren azalpena da eskuliburu honen ardatz nagusia.

 

Izen Geografikoen GlosarioaEuskal Herriaren eremuan aurki ditzakegun entitate geografikoak bildu eta nola izendatu behar diren zehaztu da glosario honetan, bai eta frantsesezko eta gaztelaniazko ordainak eman ere. Hortaz, toponimia arloko normalizazio-lanak bideratzeko ezinbesteko tresna dugu glosario hau.

 

 

Euskal toponimiaren normatibizazioa. Atal honetan toponimiako bi lan garrantzitsu eta erabilgarri plazaratzen dira, leku-izenen normatibizazioan interesa dutenentzako lagungarri:

EAEko toponimia txikiaren normatibizazio linguistikoa gauzatzeko argibideak ematea da lan honen xedea. Abiapuntua Bizkaiko toponimiaren normatibizazio linguistikoari buruzko lana izan zen; lan horri zenbait aldaketa egin zitzaizkion, eta Euskaltzaindiak onespena eman ondoren, emaitza hona bildu da.

Bizkaiko toponimiaren berrikusketan eta normalizazioan aplikatutako arautegia bildu da lan honetan; Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen onespena jaso zuen arautegi honek.