euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Elebide
Elebide
 

6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa

Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen (1989-7-28ko EHAA; pdf, 159,50 kB) helburua, Euskal Funtzio Publikoaren eta hori osatzen duten langileen erregimen juridikoaren eraketa eta arauketa egitea da.

2. artikuluan legearen eragin eremua zehazten da.

V. Tituluan hizkuntza normalkuntza arautzen da, 97tik 99rako artikuluak.

Euskara eta gaztelania dira euskal administrazio publikoetako hizkuntza ofizialak, eta bien erabilera bermatu behar dute administrazio horiek, barne zein kanpo harremanetan.

Aipatutakoa bermatzeko, hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak ezarriko dira lanpostuetan, lanpostu zerrendan agertuko direlarik.

Hizkuntza eskakizunak zehaztuko ditu lanpostua betetzeko eta hor lan egiteko beharrezkoak diren euskarazko hizkuntza gaitasun mailak.

Hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa izaten hasten den egunetik aurrera, lanpostu bakoitzera iritsi eta hori betetzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza eskakizuna egiaztatuta izatea.

Hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa ez denean, euskaraz jakiteari, bai lanpostuak betetzeko eta kanpoko aukeraketak egiteko, merezimendu gisa eman beharko zaion balioa zehazteko soilik izango da.

Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak proposatuta, hizkuntza eskakizunak zehaztuko ditu, eta lanpostu bakoitzari ezartzeko irizpideak.

Euskal Administrazio Publikoek neurriak hartuko dituzte euren langileek behar bezalako hizkuntza gaitasuna lor dezaten. 

Zer da Elebide?

Euskadi, auzolana