euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Elebide
Elebide
 

Elebide - 2009ko Jarduera-txostena 


 

Elebide euskal herritarren hizkuntza-eskubideen bermea sustatzeko eginkizunarekin sortu zen. Elebide Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren apustu erabakigarria da, eskubide horien baliatze benetako eta eraginkorra sustatzeko, aldarrikapen erretoriko orotatik haratago. Apustu erabakigarria, hizkuntza-eskubideak kokatzen dituena euskal administrazioen hizkuntza-politika funtsatzen duten printzipioen corpusaren esparruan: eskubide banakoen errespetua, hizkuntza aukeratzeko askatasuna, herri-aginteen eginbeharrak eskubide horiek bermatzeko, euskararen erabileraren normalizazioa eta berdintasun sozial eraginkorra, hau da, erabiltzeko aukera ematen duen benetako berdintasuna.

Hiru dira Elebideren berezko eginkizunak: hizkuntza-eskubideak sustatu eta bermatzea, berme hori eraginkorra izan dadin prozedura bat ezartzea, eta konponbideak ezartzeko ardura duten administrazioekin eta erakundeekin lankidetzan jardutea. Hau da eta ez besterik Elebideren azken xedea: salaketa sistematikotik konponbideak bilatzera eta ezartzera pasatzea; helburua ez baita jazartzea, baizik eta hizkuntza-eskubideak betetzea eta betearaztea, eta tartean dauden eragile orori xede hori erdiesteko beharrezko lankidetza eskaintzea.

Elebide 2009ko Jarduera-txostena (pdf, 2.49 Mb)

Zer da Elebide?

Euskadi, auzolana