euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Elebide
Elebide
 

Elebideren Funtzioak

  • Eskaera edo kexen kudeaketa.
    Zure hizkuntza eskubideak urratuak izan baldin badira, jarri gurekin harremanetan. Zuri entzun ostean, prozesua martxan jarri, eta jarraipen estua egingo diogu kasuari, dagokion entitateak erremedioa jar diezaion.
  • Informazioa eta aholkularitza.
    Zure hizkuntza eskubideen inguruko, edo gaiarekin lotutako edozeren edo indarrean dagoen araudiaren inguruan zalantzarik baldin baduzu, baliabideen gaineko informazioa eta aholkularitza eskainiko dizugu.
  • Behar eta eskatzen dutenei laguntza.
    Salatuak diren entitate guztien esku jartzen gara, laguntza eskaini, eta hizkuntza eskubideak berma daitezen lortzeko.
  • Koordinazioa elkarte eta erakundeekin.
    Zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideak babesteko, eta indarrean dagoen araudia bete dadin, elkarlanean jarduten dugu Herri Administrazioetako organoekin.
  • Proposamen eta iradokizunen harrera.
    Hizkuntza eskubideen babesarekin harremanen bat izan dezaketen proposamen eta iradokizun guztiak onartzen ditugu.
Azken eguneratzea: 2017/02/24

Zer da Elebide?

Euskadi, auzolana