Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Sindikatuak

Lankidetza Akordio Markoa

Eusko Jaurlaritzak eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek 2006ko irailaren 21ean izenpetu duten Lankidetza Akordio Markoak euskara lan-munduan biziberritzea du xede. Hitzarmen hau irailaren 6an Kultura Sailak eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresaburuen elkarteek izenpetu zuten enpresa alorrean euskararen erabilera biziberritzeko hitzarmen markoaren ildotik doa.

Hitzarmen honen sinatzaileek enpresa-jardunean ere euskararen erabilera normaldu eta areagotzeko bideak urratu beharra dagoela ikusten dute.

Sindikatuek aspaldidanik erakutsi dute ibilbide luze horretan beren gizartearekin konpromiso estua dutela, eta oraingoan ere, euskal gizarteak batera egin beharreko zeregin honetan ere aktiboki parte hartu nahi dute.

Hitzarmenaren bi aldeek adostasuna behar dela uste dute, hizkuntzaren inguruko ohiturak eta joerak pixkanaka aldatzeko horixe delako onargarri den bide bakarra; nahitaezkoa da, beraz, prozesuan parte hartu behar dutenekin, hau da, enpresetako pertsonekin lortutako akordioa oinarritzat hartzea, era honetako proiektu batek guztion adostasuna eta ahalegina beharrezko dituelako.

Azkenik, bi aldeek lankidetzan jardun behar dela uste dute, herri-aginteak eta alor sozioekonomikoa elkarren osagarri izatea oinarrizko abiaburua delako.


Lan-ardatzak

Eusko Jaurlaritzak eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek hitzartu duten euskara biziberritzeko hitzarmen markoak hiru lan-ildo nagusi jasotzen ditu:

  • Alde bakoitzaren lan-esparruan sortzen den informazio eta jakingarrien berri ematea elkarri.
  • Alor sozioekonomikoan, enpresetan, euskararen erabilera areagotzeko ekimenak bidera ditzaten, aholku ematea, zerbitzuak nahiz produktuak eskaintzea eta komunikazio-bideak sortzea.
  • Euskara planak, banan-banan, finantzatzea.

Hiru lan-ildo horietako bakoitzak, halaber, hainbat puntu biltzen ditu. Horiekin guztiekin urtero lan-egutegi bat lantzeko asmoa dute bi aldeetako ordezkariek. Lan-egutegi horretan jasotakoak aztertu eta egoki betetzen direla bermatzeko, jarraipen-batzordea eratuko dute sinatzaileek.

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana