Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Prestakuntza eta trebakuntza

Arlo sozioekonomiko pribatuan euskaraz modu arruntean aritu ahal izateko lan-prestakuntza eta trebakuntza sustatu beharreko arloak ditugu.

Ildo horretatik, beharrezkoa da lanbide heziketako prestakuntza arautuan, etengabeko prestakuntzan eta lanerako prestakuntzan eskumena duten erakundeek, publikoek eta pribatuek, euskarazko irizpidea aintzat hartu eta ezartzea beren plan xume zein estrategikoetan eta diru-laguntzetan, bakoitza dagoeneko egindako bidearen arabera: langileen eta irakasleen euskarazko prestakuntza- eta trebakuntza-eskaintza areagotu, euskarazko materialak etengabe sortu, euskarazko eskaintza euskarri elebidunez zabaldu, etab.

Enpresek eta langileek jo dezakete erakunde horietara edota beren ordezkaritzetara behar duten informazioaren edo prestakuntza-eskaintzen bila: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa SailaHobetuzLanbideForcemINEM, Foru Aldundiak, lanbide-heziketako zentroak, etab.

Bestalde, Helduen Berreuskalduntzerako eta Alfabetatzeko Erakundeak (HABE) lan-prestakuntzarako eta trebakuntzarako zenbait ikasmaterial eginak ditu.

1. Lan-prestakuntza eta trebakuntza
2. Prestakuntza euskara-plangintzetan
3. Material didaktikoak

 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana