Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

 

Lan-prestakuntza eta trebakuntza

Lanbide Heziketa

Esparru sozioekonomiko pribatuan euskaraz jardutea helburua izanik, beharrezkoa da lanbide- heziketako prestakuntza-eskaintza arautua eskaintzea eta, horretarako, material egokiak eta nahikoak eskura izatea.

Ildo horretatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin (HUIS) berariazko hitzarmena sinatuta, Lanbide Ekimena proiektua jarri zen martxan zikloetako eskola-materialak euskaratu eta ikastetxeen esku internet-en jartzeko asmoz.  Proiektua Ikaslan eta Hetel lanbide-heziketako ikastetxe-elkarteen ekimenez sortutako Laneki elkartearen baitan sortu zen.
 
Horren ondorioz, 2001-2002 ikasturteaz geroztik alor desberdinetako lanbide-heziketako modulu askotxo itzuli eta prestatu dira.

Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaz (EAE) gaindi, Hezkuntek  proiektuak ahalbidetzen du batxilergoa euskaraz ikasi duten Iparraldeko ikasleek Hegoaldean Lanbide Heziketako goi-mailako zikloak euskaraz egitea. Ekimenaren eragileak honakoak dira: Hetel, Ikaslan, Seaska, eskola pribatuak, eskola publikoak eta Iparraldeko enpresari talde bat.


Etengabeko Prestakuntza / Lanerako Prestakuntza

Hezkuntza ez arautuaren barne badira langileen etengabeko prestakuntza eta langabetuen lanerako prestakuntza antolatzeaz arduratzen diren beste erakunde batzuk.

Zuzenean ikastaro-programak edota, enpresei edo langileei zuzendutako diru-laguntzen deialdien bidez, lan-prestakuntza eskaintzen dituzte. Ikastaro-egitarauak entitate eta zentro kolaboratzaileen bitartez eramaten dira aurrera. Oro har, euskarazko eskaintza urria da.

EAEn:

  • Lanbide, Euskal Enplegu Zerbizua
  • Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa
  • Foru Aldundiak (enplegu-programak: HEZILAN, TXEKINBIDE…)

Estatuan:

  • INEM, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa
  • Forcem, Etengabeko Prestakuntza Kudeatzeko Erakunde Paritarioa

Informazio-euskarriak

Oso neurri garrantzitsua da euskarazko prestakuntzari buruzko informazio-euskarriak euskaraz egotea, erakundeen eta erabiltzaileen arteko harremanak, internet-ekoak eta bestelakoak, euskaraz ere izatea erraztuz.

Horrekin batera, hizkuntza-irizpidearen gaineko informazio zehatza eskuratzea mesede handikoa da erabiltzaileari begira: zentroaren ikas-eredua, euskaraz emango diren ikasgaiak, etab.

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana